COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2022 APIRILA 05

1. argazkia

2022 APIRILA 05      UVESCO

Bederatzi irekiera aurreikusi ditu 2022rako

2022a urte konplexua izango da, gatazka belikoak eta pandemiaren ondorioek eragindako tentsio inflazionistengatik, eta taldearentzat, Pai Partners bazkide berriaren sarrerarekin hasi da, asmo handiko proiektuarekin jarraitu eta datozen urteotarako hazkunde eta hedapen planak indartzeko aukera erraztuz.

Aurtengo hazkunde-planak hiru ardatz ditu oinarri: denda berriekin hazteko inbertsioa, konfiantza emango duten instalazio eta espazio hobeak; tokiko produktuaren aldeko apustua, horixe baita elikaduraz, osasunaz eta inguruneaz ere kezkatuta dagoen kontsumitzaileak egun eskatzen duena; eta berrikuntza eta digitalizazioaren aldeko konpromisoa, maila logistikoan zein erosketa-esperientzia hobearen bilaketan, bezeroei balioa erantsiz ingurune fisikoan nahiz digitalean.

Hartara, aurten, 35 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusi da, bederatzi supermerkatu propio irekitzeko eta beste erreforma-jarduera batzuk egiteko. Supermerkatu berriak Gasteizen, Sopelan (Bizkaia), Irunen (Gipuzkoa), Torrelavegan (Kantabria), Zizur Nagusian (Nafarroa) eta Madrilgo Autonomia Erkidegoko lau lekutan kokatuko dira: Pozuelo de Alarcon (dagoeneko martxan), Galapagar, Madrilgo Erdigunea eta Valdebebas, 2017an hasitako hedapen-planari jarraiki. Horrekin batera, Bizkaiko bi supermerkatu handitu eta modu integralean hobetzeko lanak egingo dira, joan den urtarrilean suak hartu zuen Colindresko BM supermerkatua goitik behera eraberritzeaz gain. Halaber, BM Shop frankiziaren garapenaren barruan, 10 proiektu berri abian jartzea aurreikusi da, ekintzaile berrien eremuan enpleguaren sorkuntza sustatuz.

Tokiko produktuari dagokionez, bertako hornitzaileekiko lankidetza indartu eta estutuko da, erakusmahaietan presentzia handiagoa izan dezaten, akordioak areagotzen jarraitzeaz gain. Berrikuntzaren arloan, salmenta-guneen digitalizazioan aurrera egiten jarraitzeko, pantailak, balantza eta turnomatic digitalak, tablet eta kobrantza-kutxa digitalak, eta ilarak kudeatzeko ikusmen artifizialeko kamerak gehitu eta APParen prestazioak areagotzen jarraituko da, online dendarekiko trazagarritasuna handituz eta eskaintzen eta sustapenen pertsonalizazioa indartuz.

Nabarmentzekoa da online dendaren garapena, izan ere, pandemia-garaian, berealdiko bultzada izan eta erosteko aukera berria bihurtu da pertsona askorentzat. Kanal honen emaitzak hirukoiztu egin dira covidaren aurreko aldiarekin alderatuta, hainbat faktoreren eraginez: alde batetik, sartutako hobekuntzak, erabilgarritasunaren inguruko erraztasunak eta eskaintza zabalagoa tarteko; beste alde batetik, eraginpeko eremuak handitu izana; eta hirugarrenik, kontsumo-joera berriak, izan ere, bezeroa gero eta digitalagoa da eta gero eta denbora gehiago egiten du etxean aisialdian. Uvescoren erronka bide honen aldeko apustuari eustea da, erosketa-esperientzia hobetu eta zerbitzu-guneak handitzeko inbertitzen jarraitzeaz gain.

BUELTATU