
2023 MARTXOA 23
2023rako, Gipuzkoan, Araban, Nafarroan eta Madrilen denda berriak irekitzeko aurreikuspena du
Ekitaldi berriari begira, hiru ardatzetan oinarritzen den plana du Uvescok: hedatzea, denda berriak irekita eta enplegua sortuta; tokian tokiko produktuaren aldeko apustua egitea eta produktu-aukera indartzea, gizartearen beharretara egokitzeko; eta eraginkortasuna eragiketetan, digitalizaziora eta berrikuntzara bideratuta.
Horrela, 2023. urte honetan 35 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusten du Taldeak, bederatzi supermerkatu propio irekitzeko eta beste eraberritze-jarduketa batzuetarako. Honela banatuko dira supermerkatu berriak: bi Gipuzkoan, bat Araban, beste bat Nafarroan (dagoeneko irekita) eta bost Madrilgo Erkidegoan, 2017an abiarazi zen hedatze-planarekin jarraituz. Horrez gain, beste zortzi frankizia jarriko dira martxan; hain zuzen ere, martxoan ireki da dagoeneko lehenengoa, Aragoiko probintzian, Novallas udalerrian, eta Kantabrian irekiko da bigarrena, Badames udalerrian.
Tokiko produktuei dagokienez, indartu eta estutu egingo da tokian tokiko hornitzaileekiko kolaborazioa, erakusmahaietan presentzia handiagoa izan dezaten, eta hitzarmenak handitzen joan daitezen. Aldi berean, produktu-sorta ere handitu egingo da aurten; 14.600 erreferentzia ingurukoa da gaur egun. Horietatik 1.600 marka propioko erreferentziak dira. Horrela, gaur egungo kontsumitzailearen beharretara egokitu nahi du produktu-sorta Taldeak.
Eta denden berrikuntza eta digitalizazioa da lehentasunezko azkeneko ardatza, lantaldeen lan-prozesuak hobetuz eta zerbitzuaren kalitatea eta teknologia bidezko erosketa-esperientzia indartuz joan daitezen.
Jasangarritasunari dagokionez, berritasunak ekarriko dizkigu urte honek, eta ontzi arinen gaiarekin eta elikagaiak xahutzearekin lotutako legeria berriak markatuta egongo da. Horrela, plastiko birziklaezina desagerrarazteko bidean aurrera egingo du Uvescok, eta ontzi birziklagarrien erabilera ikertzen jarraituko du. Era berean, elikagaien xahutzea murrizteko neurriak txertatzen jarraituko dugu; dagoeneko % 95eko birziklatze-tasa du Taldeak, Irungo planten bitartez, eta Elikagaien Bankuarekin kolaboratzen du, eta birziklapena eta ekonomia zirkularra bultzatzen, inguruko enpresen kolaborazioarekin.