COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2020 MARTXOA 09

1. argazkia

2020 MARTXOA 09      UVESCO

2019, hedapen-urtea

Uvesco Taldearen hedapen- eta sendotze-urtea izan da 2019a, jarduten duen zonetan enplegua sortzen eta ekonomia dinamizatzen erreferentea. 17 supermerkatu berri inauguratu ditu eta, horri esker, % 4,5eko hazkundea izan du, 773 milioi euro arte, eta % 10 handitu du plantilla, gaur egun, guztira, 5.121 langile dituelarik.

Supermerkatu berri bat 21 egunean behin

2019an 17 establezimendu berri irekitzea izan da gure presentzia hedatzeko ekintza nagusia; 21 egunean behin supermerkatu bat irekitzearen parekoa da hori.

Errioxan (Logroño), Kantabrian (Potes) eta Madrilgo Erkidegoan (Boadilla del Monte, Hoyo de Manzanares, Villaviciosa de Odón eta Tres Cantos) ireki ditugu dendak; hor ditugu, bestalde, Bizkaiko 11 supermerkatu berriak ere, Auchan Taldea erosteari esker eskuratu ditugunak.

Gainera, hainbat denda eraberritu ditugu goitik behera, Elgoibarren, Zarautzen eta Gasteizen, bai eta Irungo bulego nagusiak ere. 41 milioi euroko inbertsioa egin dugu proiektu horietarako.

BM Shop frankizia-ereduari dagokionez, beste hiru denda ireki dugu 2019an, Bizkaian (Bilbo eta Barakaldo) eta Errioxan (Ezcaray); horrela, bada, dagoeneko 9 frankizia-denda ditugu.

BUELTATU