
2018 MARTXOA 01 • DENDA ERABERRITUA
Zubiarteko BM supermerkatua, eraberrituta eta handituta
Bilboko Zubiarte Merkataritza-guneko BM supermerkatua gaur, martxoak 1, irekiko dugu espazio berriarekin, erabat eraberrituta, eta saltokiaren azalera % 50 handituta.
Zubiarteko BM supermerkatuak sekzio erabat berriak ditu: arrandegia itsaski-egostegiarekin, frutategia horma-irudi berriekin eta laranja-zuku naturala egiteko makina batekin, eta gure langileek arreta emango dizuten harategia eta urdaitegia. Gainera, parafarmazia eta lurrindegi sekzio berria du, drogeria, produktu osasungarrien sekzio berria eta Premium ardandegia, nazio mailako, inportazioko eta bertan ekoiztutako ardo eta likoreekin; besteak beste, Bizkaiko txakolina aurkituko duzu.
18 laguneko lantaldea izango du supermerkatuak, eta bertako produktu freskoetan, kalitatezko produktu-sortan eta zerbitzu bikainean oinarritutako BMren ereduaren adibide bat gehiago izango da.Bertako ekoizleak izango ditugu protagonista: Urdulizko Jose Ignacio Zugazagaren abeltegiko produktuak, Idiazabal gaztak eta Bermeoko Longane baserriko eta Antton Olaizolaren Unanue baserriko frutak eta barazkiak. Halaber, zuzenean Bermeo eta Ondarroako lonjekin lan egiten dugu arrandegi sekzioan.
10:00etatik 22:00etara egongo da zabalik supermerkatua astelehenetik larunbatera, eta erosketak etxera eramateko doaneko zerbitzua izango dute bezeroek. Denda honek BM Supermerkatuen digitalizazioko azken eguneraketak ditu, doaneko wifiarekin, eta bezeroek BM Txartelaren aplikaziora sartzeko aukera izango dute, beren deskontu-baleak erabiltzeko.
Denda berriz ireki dela eta, establezimendu berria ezagutzera etortzen diren bezeroek opari bat jasoko dute, taza-sorta bat; baita promozio bereziak ere beren erosketetan. Gainera, Zubiarte Merkataritza-gunearen eskutik, martxoaren 1ean, 2an eta 3an, BM Supermerkatuetako produktuen itsukako dastatze lehiaketa egingo da. Nahi duten bezero guztiek parte hartu ahal izango du lehiaketa horretan, eta Zubiarteko BM supermerkatuetan erabiltzeko 100 euroko txeke bat lortzeko aukera izango dute.