COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2019 MAIATZA 23

1. argazkia

2019 MAIATZA 23      LANKIDETZAK

Zeliakoen elkarteekin lankidetza

BM Supermerkatuetan, alergiaren edo elikadura-intolerantziaren bat jasaten duten pertsonen eguneroko bizimodua erraztu nahi dugu, esate baterako, pertsona zeliakoena. Denbora da BM Supermerkatuek zeliakoen hainbat elkarterekin harreman estua dutela eta lankidetza hori pixkanaka zabaldu egin da.

Gure lankide beteranoena Euskadiko Zeliakoen Elkartea (EZE) da, duela 6 urtetik lan egiten dugu elkarrekin. Baina ez da bakarra, denborarekin Kantabriako Zeliakoen Elkartea (ACECAN), Nafarroako Zeliakoen Elkartea (ACN) eta Madrilgo Zeliakoen eta Glutenari Sentikor Direnen Elkartea (Celíacos Madrid) ere batu dira. Akordio honen arabera, aipaturiko lau erakunde horietakoren batean bazkide diren BM Txartela duten bezeroek gure edozein establezimendutan egindako erosketa guztietan %5eko deskontuaren onura jasoko dute.

Deskontua BM Txartelean metatzen da eta kutxako tiket gisa ateratzen da, hileko bono gisa hilabete horretan metatutako deskontuarekin. Eta, adi, mota guztietako produktuen erosketari aplikatuko zaion deskontua baita, eta ez glutenik ez duten produktuei soilik.

ACECAN, ACN, EZE eta Celíacos Madrid elkarteekin egindako akordioa harantzago doa, elkarte bakoitzari dohaintza bidezko laguntza ekonomiko ematen baitiogu, zehazki, bazkide guztiek edozein BM establezimendutan egindako urteko kontsumoari dagokion %0,7a.

Elikadura osasungarria

Euren elikaduran berariazko beharrak dituzten taldeei laguntzeko dugun gure konpromisoaren beste adibide bat gure elikadura osasungarriaren atala da. Atal horretan, elikadura osasungarriko produktuen linea bat dugu; hor aurkituko dituzu, besteak beste, zeliakoei bereziki bideratutako produktuak, galletetatik, magdalenetatik eta ogitik hasi eta edari eta pizzak egiteko oinarrietarainokoak.

Haientzako berariazkoak diren 100 produktu baino gehiago daude, azken urtetan hirukoiztea lortu dugun zifra eta elkarteek baloratzen dutena. Richard Satamper Fitzpatrick, ACECAN elkarteko lehendakariak dio “BM supermerkatuetan familia horientzako laguntza ekonomikoa bilatzeaz gain, gure errealitatera egokitutako glutenik gabeko produktu-sorta zabala dutela ere badakigu, gure bazkideek eskertzen dutena.”

BUELTATU