COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2022 MARTXOA 16

1. argazkia

2022 MARTXOA 16      UVESCO

Uvescok Ekonomia Zirkularrarekin duen konpromisoari jarraiki, bat egin du Basque Ecodesign Center aliantzarekin

Uvesco Taldeak bat egin du Basque Ecodesign Center aliantzarekin; Eusko Jaurlaritzak bultzatutako aliantza publiko-pribatua da, eta helburua da euskal enpresa-sarean ekonomia zirkularraren arloan aurrera egitea. Martxoaren 11n eman zuen erabakiaren berri taldeak, Barakaldoko (Bizkaia) BICen egindako ekitaldi batean; han izan zen, besteak beste, Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua.

Ekodiseinuaren eta ekonomia zirkularraren arloan, Europa Hegoaldeko erreferentzia-guneetako bat bezala aurkezten da Basque Ecodesign Center. Haren eginkizuna da ekonomia zirkularraren inguruko jakintza sortzea, lehentasunezko arloetan euskal industria-sarera ekar daitekeen berrikuntza bultzatuta; eta balio-katea ekonomia zirkularreko eredu baterantz bultzatzea.

Hasiera batean, lau urtez egongo da Uvesco Taldea aliantza horretan. Esparru horren barruan, ontzien jasangarritasuna hobetzeko lan egingo da, ekodiseinuko neurriak hartuta, eta ingurumen-neurketa ezberdinen analisian aurrera egingo da, aztarna hidrikoarenean esaterako. Horrela, karbono-aztarnaren ziurtagiriarekin hasitako neurketa- eta hobekuntza-prozesuarekin jarraituko da. Lean&Green hiru izarrak lortu zituen taldeak ekimen harekin. 

Uvesco Taldea, beraz, Euskadin erreferente diren eta Ihobe eta SPRI erakunde publikoak koordinatzen dituzten 16 enpresa handik osatzen duten aliantza horretan sartu da, eta jasangarritasunarekin eta ingurumena babestearekin duen konpromisoa sendotzen du.

BUELTATU