
2019 URTARRILA 30 • BALANCE 2018
Uvescok bete ditu 2018rako helburuak
2018ko helburuak beteta ekingo dio Uvesco Taldeak ekitaldi berriari; 740 milioi euroko fakturazioa lortu du, eta 117 lanpostu sortu ditu 5 denda berritan. 2019. urterako, BM Supermerkatuak eta Super Amara supermerkatuak kudeatzen dituen Uvesco katearen helburua da hiru zutaberen gainean –produktu freskoak, bezeroarenganako arreta eta produktu aukera zabala– oinarrituta dagoen bere eredua presente dagoen eremuetan egonkortzen joatea. Horretarako, hauek dira aurreikusitako ildoak: BM supermerkatu berriak irekitzea, tokian tokiko produktuekiko konpromisoa indartzea, alor digitaleko garapena bultzatzea, eta bezeroen beharretara egokitutako zerbitzu berriak egonkortzea.
2019: Denda berriak irekitzea, eta lehendik daudenak handitzea eta erreformatzea
2019. urtean zortzi BM supermerkatu berri irekitzea aurreikusten da: Potesen (Kantabria), Logroñon (Errioxa) eta beste seiak Madrilgo Erkidegoan. Azkeneko irekiera horiek Espainiako hiriburuan hedatzeko planaren barruan sartzen dira; plan horrek aurreikusten du datozen hamar urteotan 50 denda berri irekitzea. Horietako lehena urtarrilaren 17an inauguratu zen, Boadilla del Monte udalerrian; hurrengo dendak Hoyo de Manzanares, Tres Cantos, Pozuelo, Collado Villalba eta Majadahonda udalerrietan irekiko dira.
Dendak erreformatzeko eta handitzeko aurreikusitako lanei dagokienez, nabarmentzekoa da goitik behera eraberrituko direla Gasteizko BM (Araba), Elgoibarko eta Zarauzko BM dendak, azkeneko biak Gipuzkoan.
Proiektu, irekiera eta eraberritze-lan horiek aurrera eramateko, 30 milioi euroko guztizko inbertsioa egitea aurreikusten du Uvesco Taldeak; horrek, aberastasuna, balioa eta enplegua sortzen lagunduko du. 160 lanpostu berri baino gehiago sortuko dira. Planteamendu horrekin, helburua da fakturazioa % 4 baino gehiago haztea, eta 770 milioi euroko kopurura iristea.
Gaur egun, 221 supermerkatu ditu guztira Uvesco Taldeak, 170.703 metro koadroko merkataritza-azalera, Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Nafarroan, Kantabrian, Errioxan, Madrilen eta Avilan.