
2022 ABUZTUA 04 • UVESCO
Uvescok bat egin du Nazio Batuek iraunkortasunaren alde egindako Mundu Itunarekin
Beste urrats bat eman dugu gure konpromiso iraunkorrari dagokionean, Nazio Batuen Mundu Itunarekin bat eginik. Nazio Batuen ekimena da, mundu-mailan enpresa-arloko iraunkortasuna gidatzen duenarena. Atxikipen horrek ekintza arduratsuak garatzeko eta estrategia agiri horretan ezartzen diren Hamar Printzipiotara lerrokatzeko konpromisoa eskatzen du. Printzipio horiek lau arlotan biltzen dira: giza eskubideak, lan-arloko arauak, ingurumena eta ustelkeriaren aurkako borroka. Gainera, Garapen Iraunkorreko 17 Helburuak (GIH) lortzeko bidean aurrera egiteko konpromisoa jasotzen da itunean.
Modu horretan, bat egin dugu enpresa-mailako iraunkortasunean garrantzitsuena den ekimenarekin, eta, horrela, Erantzukizunaren gure Plan Estrategikoa indartu eta zabaldu dugu. Iraunkortasunari dagokionean, azken gertaeren artean ondorengoak aurkitzen dira: kolektibo behartsuei laguntzea elikagaiak emanez; AENORen Zero Hondakinaren ziurtagiria lortzea, Irungo gure planta logistikoetan % 97ko birziklatze-tasa egiaztatzen duena; plastikoaren murrizketan aurrera egitea, funtsezko konpromisoa, poltsaratzean % 95eko PET eta PET erretiluak sartuta; gure energia % 100 berriztagarria izatea, Espainian aitzindaria den PPA akordioari esker; etxez etxe banaketa egiteko ibilgailuetan ibilgailu elektriko gehiago izatea; edo AECOCen Lean & Green hirugarren izarra lortzea, prozesu logistikoetan CO2 emisioak % 38 murrizteagatik.
Nazio Batuen Mundu Itunari buruz
Nazio Batuen Mundu Itunak 20 urtetik gorako esperientzia du, eta tokiko 70 sare baino gehiago ditu maila globalean; 19.000 erakunde baino gehiago atxikita 160 herrialde baino gehiagotan, tartean Espainiakoa, garrantzitsuenetariko bat atxikitako erakunde-kopuru handiena izateagatik, hots, 2.100 erakundetik gora.