COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2022 MAIATZA 02

2022 MAIATZA 02      UVESCO

Uvescok 91.000 euro baino gehiago bildu du Ukrainako haurrei laguntzeko

Martxoaren 9an, Ukrainako familien aldeko UNICEF erakundearen diru-bilketa kanpainarekin bat egin zuen Uvescok. Ordutik, eta BM eta SUPER AMARA supermerkatuetako bezeroen elkartasunari esker, 91.642 € bildu dugu, Ukrainiako gerraren ondorioz haien bizilekuetatik alde egin behar izan duten familiei laguntzeko.

UVESCO Taldeak eta Euskadiko UNICEF Komiteko lehendakari Isidro Elezgaraik eskerrak eman nahi dizkizuegu; hona hemen Elezgarairen hitzak:

Bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu Uvescon lan egiten duten guztiei eta bezeroei, Ukrainiako krisi humanitario larriaren aurrean erakutsi duten konpromisoagatik.Behar ikaragarriak daude, eta UNICEFek erlojuaren aurka lanean jarraitzen du, medikuntza-, osasun- eta higiene-hornigaiak entregatzeko, haurrei arreta psikosoziala emateko, eta edateko ura izan dezaten bermatzeko. Gaur egun bizitzeko erabat beharrezkoa den baliabide hori eskuragarri ez duten milioi eta erdi pertsona daude.Zuen babesari eta elkartasunari esker, UNICEFek arlo guztietan lanean jarraituko du, haurrak eta haien familiak babesteko eta salbatzeko, bai Ukrainian, bai inguruko herrialdeetan".

BM eta SUPER AMARA supermerkatuen edozein establezimendutako kutxatik igarotzerakoan izan dute bezeroek haien ekarpena egiteko aukera, eta ekarpen hori erregistratuta gelditu da erosketa-tiketean.  Diru-ekarpen horiei esker, UNICEFek, beste ekintza batzuen artean, hilabetez 240.834 haurrei edateko ura eman ahal izango die.

Uvescok UNICEFekin eta Ukrainian bizi duten krisi humanitarioko egoera arintzen laguntzen duten elkartasunezko beste ekimenekin duen konpromisoa berresten du.

BUELTATU