COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2021 APIRILA 15

1. argazkia

2021 APIRILA 15      UVESCO

Uvesco Taldeak, Orka eta Nantek enpresen eskutik, Irungo logistikako lantegietako behin erabili eta botatzeko musukoak birziklatzen ditu

Uvesco Taldeak hitzarmena egin du hondakinen gaikako bilketan jarduten duten Orka eta Nantek euskal enpresekin, Irungo logistikako hiru lantegietako langileen behin erabili eta botako musukoen birziklapena txertatzeko hondakinak kudeatu eta bereizteko taldearen sisteman.

Horrela, Irungo logistikako hiru lantegietan eta bulegoetan –Bidaurre Ureder eta Alpa Araso– dauden berariazko edukiontzietara botatzen diren FFp2 musukoak eta kirurgikoak bildu eta musukoen tratamendurako Hernaniko berariazko lantegi batera eramango dira. Hondakinak geldotu egiten dituzte lantegi horretan, eta material berrerabilgarri eta industriarako erregai bihurtzen dituzte.

Ekimen horrek aukera ematen du, alde batetik, langileen segurtasuna areagotzeko, eta horixe da taldearen oinarri estrategikoetako bat, behin erabili eta botatzekoak diren musukoei irtenbide jasangarria eta ingurumenarekiko errespetuzkoa emanez. Eta, bestetik, Uvesco Taldeak hondakinak birziklatzearekin eta hondakin-sorrera murriztearekin duen konpromisoan beste urrats bat ematen du; aurrez ere jardunbide bera izaten ari da beste material mota batzuekin.

Guztira, % 85eko birziklatze-tasa lortu du Uvesco Taldearen hondakinak kudeatzeko sistemak, baita 7.881 hondakin tona berreskuratzea ere; horrek inpaktu positiboa izan du ekonomia zirkularrean, eta inguruko beste sektore batzuen jardueran.

BUELTATU