COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2021 OTSAILA 08

1. argazkia

2021 OTSAILA 08      UVESCOK 2021. URTEARI HELDUKO DIO 10 DENDA BERRI IREKITZEKO AURREIKUSPENAREKIN

Uvesco afronta 2021 con una previsión de 10 aperturas

Uvesco Taldeak 2021.urteari zuhurtasunez hasiko dio, zerbitzurik hoberena eskaintzeko eta bermatzeko lehentasunarekin, inguruabarrak edozein izanda ere, eta baita inguruko ekonomia indarberritzearen alde egiteko xedearekin ere. Otsailaren 2ko prentsaurrekoan, José Ramón Fernández de Barrena Uvesco Taldeko  Zuzendari Exekutiboak aurkeztu zuen bezala, 2020. urtea “oso urte gogorra izan da taldearentzat, eremu profesionalean zein pertsonalean, baina emandako erantzuna bikaina izan da. Horrek, aurtengo konplikazioak konplikazio, aurreikusitako hedapen plana mantentzeko aukera eman digu, uste baitugu, une hauetan, enplegua sortzearen eta ekonomia indarberritzearen aldeko apustua bere horretan mantentzea funtsezkoa dela”. 

Horretarako, lau ardatzetan oinarritutako plan bat abian jarri du: pertsonen segurtasuna; inbertitzea denda berriekin hazteko eta konfiantza igortzen duten instalazio eta gune hobeak edukitzeko;  bertako produktuaren aldeko apustua, bere elikadurak, osasunak eta, aldi berean, inguruak kezkatzen duten kontsumitzaile batek orain eskatzen duena baita; eta berrikuntzarekiko eta digitalizatzearekiko konpromisoa, bai maila logistikoan eta bai erosketa esperientzia hobearen bilaketan, bezeroei balioa emanez, inguru fisikoan zein digitalean. 

Hedapen planari dagokionez, 45 milioi eurotako inbertsioa aurreikusi da, hamar BM supermerkatu berri irekitzeko: Bizkaian (Sopela), Kantabria (Castro Urdiales), Errioxa (Logroño), eta Madrilen (Collado Villalba, Pozuelo de Alarcón, Galapagar eta lau Madrileko erdialdean), 2017an abian jarri zitzaion hedapen planari jarraiki. Horrez gain, Bizkaiko bi supermerkatu handitzeko eta osorik hobetzeko lanak burutuko dira. BM Shop frankiziaren garapenaren barruan, hamar proiektu berri abian jartzea aurreikusi da ere, ekintzaile berrien eremuan enplegua sortzearen alde eginez. 

Segurtasunaren esparruan, prebentzio plana indartzen jarraituko du, besteak beste, honakoa barne hartzen duten neurriekin: orgak desinfektatzeko makinak, sektoreko neurri aitzindari hau dagoeneko 15 supermerkatutan instalatu da; edukierak kontrolatzeko sistema berritzaileak; eta baita babes materiala ezartzea ere. Bertako produktuari dagokionez, bertako hornitzaileekin lankidetza sendotuko eta estutuko da, produktu hauek erakusmahaietan nabarmenago bilakatzeko, eta harremanak zabaltzen jarraituko da. Berrikuntzaren esparruan, saltokiak digitalizatzearen aldeko apustua egiten jarraituko du, pantaila berriak, ukipen bidezko TPV, balantzak eta turnomatic digitalak barne hartuz, eta baita BMko aplikazioaren bertsio berri bat ere, aplikazio berriekin, esate baterako: etxez etxeko zerbitzuaren trazabilitatea edo produktu freskoko sailetan txanda hartzeko aukera.

BUELTATU