
2015 URRIA 13 • DENDA BERRIA BILBON
Bilboko BM dendarik handiena irekiko dugu
Beste inaugurazio bat daukagu BM Supermerkatuetan; oraingo honetan, Bilbo erdiguneko establezimendu berri batena. 1.200 metro koadroko salmenta-eremuarekin, orain arte Bilbon inauguratu den BM handiena izango da. Hiru sarrera izango ditu supermerkatu berriak: bat Urkixo Zumarkaleko 18. zenbakitik; beste bat, Elkano kaleko 24. zenbakitik, eta aparkalekurako sarrera Kontxa Jeneralaren kaletik izango du, 5-7 zenbakitik, M tabernaren ondotik.
Denda hori irekita, zerbitzu espezializatua eskaintzeko gure konpromisoa eta bertako produktu freskoen aldeko gure apustua indartu nahi ditugu. Horrela, lokal horretan salduko ditugun frutak eta barazkiak zuzenean Bermeoko Kepa Barrenaren Longane baserritik iritsiko zaizkigu; arrainak, berriz, Ondarroako eta Bermeoko lonjetatik; eta haragia Urdulizko Jose Ignacio Zagazagade abeltzainak ekarriko digu.
Kalitatezko markako produktuen 11.000 erreferentzia izango dira aukera denda horretan; harategi-urdaitegi sekzioa, fruta-sekzioa, arrandegia, produktu izoztuen sekzioa, ardandegia, produktu osasungarrien sekzioa, perfumeria, parafarmazia, prentsa eta prestatutako jakiak eskainiko ditugu. Horrez gain, nobedade gisa, supermerkatuko goiko galerian, Sushi Corner sushi salmenta-guneaz gozatzeko aukera izango dute bezeroek. Supermerkatu berriak eskainiko dituen zerbitzuei dagokienez, astelehenetik larunbatera egongo da zabalik, 09:00etatik 21:00etara, erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko zaie bezeroei, eta 18 autorentzako aparkalekua izango du.
Halaber, ekonomiari laguntzen jarraitu nahi dugu, aberastasuna, balioa eta enplegua sortuz. Ildo horretan, 30 profesional baino gehiagok osatuko du Urkixoko BM supermerkatuaren lantaldea; horietatik erdia baino gehiago kontratazio berriak dira.
Irekiera gehiago 2015ean
Denda berri horrekin, dagoeneko 90 dira Bizkaian ditugun BM Supermerkatuak eta 1.500 laguni ematen diete enplegua. Baina hau ez da Bizkaiko hiriburuan irekiko den azkena izango. Urtea amaitu baino lehen beste bi establezimendu irekitzea aurreikusten dugu; bata, Sarrikon, eta bestea Erandio-Astrabuduan.