
2019 URRIA 17 • BM DENDA BERRIA
BM supermerkatu berria ireki dugu Villaviciosa de Odon herrian
BM supermerkatu berria ireki dugu Villaviciosa de Odon herrian eta, horrela, beste urrats bat eman Madrilen egiten ari garen hedapen-prozesuan.Villacenter Merkataritza-gunean (Principe de Asturias hiribidea, 129) dago supermerkatu berria, eta leial jarraituko die BMren hiru oinarriei:kalitatezko produktu freskoen aldeko apustua egingo du, marka nagusien aukera zabala eskainiko du, bai eta zerbitzu bikaina ere.Bi milioi euroko inbertsioa egin dugu denda berria martxan jartzeko, eta 26 lanpostu berri sortu dugu; era horretan, tokiko ekonomia eta enplegua indartzen lagunduko dugu.Zerbitzu bikaina eskaintzen jarraitzeko helburuz, supermerkatu berri honetako langileek prestakuntza-planetan parte hartu dute pasa den ekainaz geroztik.
1.000 metro koadroko saltokia du, eta marka nagusietako 11.000 erreferentzia baino gehiagoko aukera eskainiko du; langileek artatutako arrandegia izango du, itsaski-egostegiarekin eta -haztegiarekin, artatutako harategia eta urdaitegia, eta fruta-erakusmahaia, moztutako fruta eta barazkiekin, smothiekin eta zuku-makinarekin.Gainera, erosketa errazten duten eta elikadura osasungarriaren balioak sustatzen dituzten sekzioak eta zerbitzuak eskainiko ditu, hala nola hautazko sukaldaritzaren sekzioa, lurrunetan prestatutako eta ontziratutako haragi- eta arrain-platerekin.Eskaintza osatzeko, sushi sekzioa izango du supermerkatu berriak, baita okindegia –labe eta guzti–, parafarmazia, lurrindegia, ardandegia eta maskoten sekzioa ere, besteak beste.
Supermerkatuak, gainera, aparkalekua eta erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko ditu; azken hori doakoa izango da 50 euro baino gehiagoko erosketen kasuan.Astelehenetik larunbatera 09:00etatik 21:30era egongo da zabalik, eta igande eta jaiegunetan, berriz, 09:30etik 14:30era.Urriaren 17tik 20ra, erosketak egiten dituzten bezeroek opari eraman ahal izango dute Bohemiako beirazko pitxarra.
BM Online dendarekin osatzen da Villaviciosa de Odon herriko BM supermerkatuaren zerbitzua.