Uvesco eredua
Konpromisoa kalitatearekinAberastasun eta balio sortzailea bere ingurunean
Uvescok banaketa sektorean parte hartzen duten eta merkataritza jardueran ere jokoan sartzen diren beste eragileekin duen harremanari eta interakzioari esker
Misioa
Uvesco
KALITATEZKO ZERBITZUA ESKAINTZEA
Pertsonen eskura kalitatezko produktu ugari jartzea, zerbitzu bikaina eta bereizgarria emanez, elikadura osasungarriaren inguruan, kontsumitzaileekin erabateko konfiantzazko harremana sortzeko eta, kudeaketa horren bidez, bizi kalitate handiagoa emateko eta gizarte bidezkoagoa eta iraunkorragoa bultzatzeko.

Uvescoren DNA
Hazten laguntzen diguten printzipioak
Gure zutabeak erreferentzia puntu gisa izanda, gure hazkunde planak bezeroarengan oso bideratuta egon dira, eta horrek aukera eman digu merkatuko inguruabarretara egokitzeko, oso aldakorrak eta ziurgabeak, batez ere azken urteotan.
Kontsumitzaileekin konfiantza eta segurtasun harremana
Kontsumitzaileekin konfiantzazko eta segurtasunezko harremana sortzea, kalitatezko produktuak, aukera zabala eta neurrira egindako deskontuak eskainiz.
Elikadura osasungarriaren sustapena
Elikadura osasungarria sustatzea, honako hauen bidez: produktu freskoaren goraipamena, espezialistek artatutako erakusmahaiak eta nekazaritzako elikagaien sektorearekiko akordioak.
Zerbitzu bikainaren lehenespena
Bezeroari zerbitzu bikaina ematea lehenestea, sekzioetan arreta eskainiz eta zuzeneko komunikazio kanalak gaituz (dendako langileen eta teknologia berrien bidez).
Konpromisoa prestakuntzarekin
Prestakuntzarekiko, talentua garatzearekiko eta langileen aintzatespenarekiko konpromisoa, kalitatezko enplegua bermatzeko.
Komunitateari laguntzea
Komunitateari laguntzea, bere gizarte eragileen bidez, bere denden inguruan premia duten pertsonengan eta kolektiboetan eragina izan dezan.
Garapen iraunkorra bultzatzea
Komunitatearen garapen iraunkorrari laguntzea, kudeaketa logistiko eta komertzial arduratsuaren eta ingurunearekiko errespetuzkoaren bidez.
Balioak
Gizarte osasuntsu, solidario eta oparoarekin konprometituta gaude


Sei jardun arlo
Gure jarduera eta ereduaren zutabeak sei jardun arlo zehatzetan oinarrituta daude, eta arlo horiek markatzen dute gure kudeaketa, bai eta gure balio katea osatzen duten eragileekin eta ingurunearekin daukagun harremana ere.
Aliantzak lehen sektorearekin
Km0-ko produktuak indartzean eta lehen sektorearekin aliantzak sortzean oinarritutako supermerkatu eredua dugu; eta produktu horiek merkataritza jardueraren garapen iraunkorra ahalbidetzen dute.
Komunitatearekiko hurbiltasuna
Inguruko elkarte eta kolektiboekiko lankidetzaren bidez, hurbileneko gizarte bizitzan parte hartzeko eta larrialdi egoeretan premia handiena duten kolektiboei laguntzeko zerbitzua emateko aukera dauka.
Aukeratzeko ahalmena
Enpleguaren kalitatea
Kalitatezko enpleguarekiko erantzukizuna ‒langileen prestakuntzan eta gizarte onuretan inbertituz–, bai eta pertsonen segurtasun eta ongizatearekiko erantzukizuna ere. Horrek guztiak eragina dauka zerbitzuaren bikaintasunean.
Pertsonen ongizatea eta osasuna
Produktu freskoan oinarritutako elikadura osasungarri eta osasuntsua lehenesteak herritarren bizi kalitate hobea ahalbidetzen du, eta, beraz, osasunean eta ongizatean onura handiagoak dituen gizarte bat izatea dakar.
Berrikuntza eta teknologia
Teknologia berrietara egokitzea –garapen digitalarekin bat–, baliabideen aprobetxamendu eraginkorra lortzeko, lanaren kalitatea hobetzeko eta erosketak egiteko erraztasunak emateko.
Eraginak
Eragin ekonomikoa eta eragina erronka globaletan
Eragin ekonomikoa
Gure inguruan sortutako balioa
Uvesco Taldearen merkataritza jarduerak eta daukan tokiko izaera nabarmenak balio ekonomikoa sortzen dute, eta balio horrek, aldi berean, eragina dauka bere jardueran parte hartzen duten hainbat eragiletan: hornitzaileak eta hartzekodunak, langileak eta gizartea, oro har.
BANATUTAKO BALIOA
- Soldatak eta onura sozialak: 192,5M€
- Tokiko hornitzaileei egindako erosketak: 243M€
- Inbertsioa komunitatean: 3,5M€
INBERTSIOAK
- Hedapen eta I+G+B proiektuak: 36M€
ZERGAK
- Ordainketak administrazioei: 106,6M€
Eragina erronka globaletan
Helburuak partekatzen ditugu
Gure Gizarte Erantzukizuneko Estrategiaren helburua da gizarte eragile gisa dugun konpromisoaz eta eginkizunaz jabetzea, eta, aldi berean, gogoeta hori barnean, Taldean parte hartzen duten eragileen eta pertsonen artean zabaltzea. Estrategia hori lantzeko, Garapen Iraunkorreko (GIH) hamazazpi helburuak hartu dira erreferentziatzat, eta honako bederatzi helburu hauek detektatu dira, gure jarduerak horietan baitu eragin handiena:


Uvesco eredua
Konpromiso kalitatearekin