
2022 UZTAILA 26
Probak egin ditu Uvescok bi kamio elektrikorekin
Iraunkortasunaren eta CO2 emisioak murriztearen aldeko konpromisoaren barnean, Uvesco Taldeak beste urrats bat eman du % 100 elektrikoa den kamioi bat eta beste hibrido entxufagarri bat zirkulazioan jarrita. Scania markako bi kamioiak Irungo planta logistikoan probatu dira Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako dendetara eguneroko zerbitzuak egiteko, mugikortasun-modu berriak ikertu eta logistika iraunkorraren funtzionamendua eta abantailak baloratzearren.
Scaniaren arabera, % 100 elektrikoa den kamioiak 9 bateria arteko motor elektrikoa du, eta, horiei esker, 180 km-ra bitarteko autonomia hartzen du. Basearen inguruan, 50 bat km-ko ibilbide laburretan erabili da. Soilik energia elektrikoarekin elikatzen denez, joan-etorri guztiak CO2 emisiorik gabekoak dira.
Bestalde, ibilgailu hibridoak aukera ematen du ibilbide luzeagoak egiteko konbustioa erabiltzeko eta elektrikoa soilik hiriko espazioetan eta hirien barnealdean egiten diren banaketetarako erabiltzeko, modu elektrikoan 50 km-ko autonomia eskaintzen baitu. Ibilgailu-mota horrek 10 litro erregai gutxiago kontsumitzen ditu 100 km-tan, eta CO2 emisioak ere % 50 murrizten ditu.
Kontsumo elektriko oso garbia
Gainera, bi kasuetan, kontsumo elektrikoa garbia baino garbiagoa da; izan ere, erregaiak sortutako CO2 emisioak ezabatzeaz gain, kontsumo elektrikoak eragindako karbono-aztarna murrizten ere laguntzen du, Uvescon egiten diren kargetako energia elektriko guztia iturri berriztagarri eta garbietatik baitator. Hori PPA akordioari esker lortu da (Power Purchase Agreement); hau da, iraunkortasunaren arloan azken urteetako konpromisorik garrantzitsuenetarikoa. Uvesco banaketa-enpresa aitzindari gisa jarri zuen. Zentraletan eta supermerkatuetan kontsumoan aurrezteko energia-eraginkortasuneko neurriekin batera, urtean 15.300 CO2 tona isurtzeari utzi dio, eta, horrela, ekonomia deskarbonizatzeko estrategiari lagundu dio.