2025 MAIATZA 21 • BM FOROA
Nekazaritzako elikagaien sektoreko tokiko 150 euskal hornitzaile baino gehiago elkartu dira Donostian, BM Foroan
BM Supermerkatuek nekazaritzako elikagaien sektoreko tokiko 150 euskal hornitzaile baino gehiago elkartu ditu asteartean, maiatzak 21, Donostian, BM Foroan, tokian tokiko produktu freskoari balioa emateko eta elikadura osasungarria eta kalitatezkoa sustatzeko. Donostiako Reale Arena estadioan egin da foroa, eta han izan dira Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua; Jose Ramon Fernández de Barrena, Uvesco Taldeko BM Supermerkatuetako presidentea, eta Angel Jareño zuzendaria eta CEOa. Halaber, elikadurako balio-kateko hainbat eragilek hartu du parte, hala nola Eñaut Salak (Iztueta esnekiak) eta Nuria Moralesek (Komvida kombucharen sortzaileetako bat), eta haien esperientziak eta enpresa-ibilbideak azaldu dituzte.
Foro honen laugarren edizioa da, eta agerian uzten du BMk lehen sektorearekin eta bere jardun-eremuko hornitzaileekin aliantzak garatzearen alde egiten duen apustua. Eredu horren emaitza gisa, kalitate handiko produktuak eskaintzen ditu bere dendetan, erabateko bermea eskaintzen dutenak, 0 km produktuak, tokian tokiko 490 ekoizle baino gehiagorenak. Hain zuzen ere, 2024an, 251 milioi euroko inbertsioa egin du kateak, Euskadi, Nafarroa, Kantabria, Errioxa eta Madrilgo ekoizleei egindako erosketetan.
Bere konpromisoaren bitartez, funtsezko hiru helburu betetzen dituzte BM Supermerkatuek, jasangarritasunarekin lotuta daudenak eta Nazio Batuen GJHen artean daudenak: herritarrei kalitatezko elikagaiak bermatzea, maila oneneko produktuak eskaintzearen segurtasunarekin; tokian tokiko ekonomia eta lehen sektorearen garapen jasangarria sustatzea; eta ingurumenarekiko inpaktu negatiboa murriztea.
“BMk harro egoteko arrazoirik baldin badu, negozio-eredu bereizi horregatik da; tokiko eta 0 km produktu freskoen aldeko apustua egiten du eredu horren barruan. Uste dut hori bultzatzen jarraitu behar dela, izan ere, elikadura osasungarri, jasangarri, hurbileko eta xahuketarik gabeko baten aldeko apustuak ezarriko ditu jarraibideak arlo honetan”, adierazi die Amaia Barredak entzuleei.
Ion Uranga BM Supermerkatuetako sail komertzialeko proiektu estrategikoen arduradunak adierazi duenez, “taldeak hasieratik egin du eredu horren aldeko apustua, eta bere ibilbide osoan zehar garatu du; horri esker, sektorearen barruan identitate propioa eta bereizgarria sortu dugu”.
Gainera, eguneroko harremana du Kantauri itsasoko portu nagusiekin: Hondarribia, Getaria, Pasaia, Ondarroa, Bermeo, Santander, Santoña, Laredo, Castro Urdiales eta San Vicente de la Barquera. Horrek lonja horien jarduera ekonomikoa sustatzen laguntzen du eta establezimendu guztietako arrandegietan kalitaterik oneneko produktuak egotea bermatzen du.
Halaber, eredu hori sustatzen jarraitzeko asmoarekin, tokiko nekazaritzako elikagaien ekosistemarekin harreman sendoak eta lankidetzakoak eraikitzen jarraitzearen aldeko apustua egiten du, kalitate-irizpideak betetzen dituzten ekoizle txikiei merkatura sartzen lagunduz.
BMk, bere filosofiarekin bat, tokiko ekoizleei babesa eta ikusgarritasuna emateko ekintzak garatzen ditu, baita era horretako ekimenetan kolaboratu ere. Gainera, kalitate gorena bermatzen duen BM Selecta markaren berrikuspenaren eta eguneraketaren emaitza gisa, hainbat produktu garatzen ari gara, horiek ere tokiko ekoizleen eskutik.