COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2024 EKAINA 03

1. argazkia

2024 EKAINA 03      EROSKETA

Madrilgo beste 31 denda bereganatu ditu BM kateak

Maiatzaren 23an eta 24an, Super Hiber kateko 31 establezimendu jarri zituen martxan, BM Supermerkatuak markaren barruan txertatu ondoren; horrela, amaiera eman diogu pasa den otsailean egindako erosketa-operazioari. Denda berri hauek irekita, indartzen jarraitzen du BM Supermerkatuen hedapenak Madrilen; dagoeneko 81 supermerkatu ditugu han, eta banaketaren arloko zortzigarren enpresa gara gaur egun. Uvesco Taldeak egiten duen hirugarren integrazio-eragiketa izan da; aurrez, Gigante kateko 17 denda bereganatu zituen, eta bide horretatik  sartu zen Madrilgo erkidegoan 2017an ; eta 2021. urtean, Condis kateko hamaika establezimendu eskuratu zituen.

Hiber kateko 31 supermerkatuek 32.000 metro koadro inguruko azalera komertziala dute, eta ondorengo hirietan banatuta daude: Madril hiriburuan (12), Majadahondan (1), Leganésen (3), Parlan (1), Rivas-Vaciamadriden (1), Cobeñan (1), Tres Cantosen (1), El Molarren (1), Perales del Ríon (1) Alcalá de Henaresen (1), Los Molinosen (1), Guadalix de la Sierran (1), Colmenar Viejon (2), Moralzarzalen (1), Collado Medianon (1), San Agustín de Guadalixen (1) eta Manzanares el Real udalerrian (1).

Lehenengo fase batean, dendek produktu berriak gehitu eta eskaintza osatuko dute. 10.000 erreferentzia inguru izango dutela aurreikusten da eta, BM Supermerkatuetan ohi bezala, produktu freskoa nabarmenduko da, fruta, barazkiak, urdaitegi eta harategiko produktuak eta arrain freskoa izango direlarik protagonista. Gainera, hainbat egokitzapen egingo da dendetan BM marka erakuts dezaten, eta hobekuntza batzuk ere egingo zaizkie.

 

BUELTATU