COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2019 EKAINA 20

1. argazkia

2019 EKAINA 20      BM DENDA BERRIA

Logroñoko laugarren BM supermerkatua ireki dugu

Ekainean ireki dugu gure laugarren BM supermerkatua Logroñon, Chile kaleko 12. zenbakian eta Labradores kaleko 11. Zenbakian (garai bateko Riofarco kooperatibaren lokalean); kale bietan du sarrera supermerkatuak. Bi milioi euroko inbertsioa egin dugu denda berria martxan jartzeko, eta 20 lanpostu berri sortu dugu. Irekiera honek erakusten du Errioxan hedatzeko urratsak ematen jarraitzen dugula; 2013an ireki genuen gure lehenengo denda Errioxan.

Zerbitzu bikainaren eta arreta espezializatuaren aldeko apustuarekin jarraituz, eginkizun ezberdinetarako berariazko prestakuntza jaso du dendako lantalde berriak, bai eta produktu freskoen postuetan arreta espezializatua emateko ere.

Bertako produktuaren aldeko apustua da gure beste konpromiso nagusietako bat, eskaintzen ditugun produktuen kalitatea eta freskotasuna bermatzeko eta gure inguruko ekoizpena babesteko helburuz. Horrela, bada, BM supermerkatu berriak Logroñoko Beltran, Alfaroko Frutas Micersa, Calahorrako Cooperativa Horticola El Raso eta Entrenako Tomas Casadoren frutak eta barazkiak eskainiko ditu; Naldako Alejandro Miguel eta Haroko Ganados Zurbano ganadutegietako haragia; Errioxan ekoiztutako Alejandro eta Señora Julia hestebeteak, Clavijo txorizoak, Martinez Somalo urdaiazpikoa eta Sierra de Cameros gaztak; Peñaclara ura eta Benito Escudero cavak, besteak beste. Kantauri itsasoko lonja nagusietako arrainak ere eskainiko ditu: Bermeo, Santoña, Santander, Ondarroa, Pasaia eta Hondarribia.

Harategi eta urdaitegi sekzioez gain, zuku naturala egiteko makina izango du fruten sekzioak, eta itsaski-egostegia, berriz, arrandegiak; gainera, ardandegia, produktu osasungarriak, parafarmazia eta lurrindegia, eta ogi-labea ditu supermerkatu berriak. Produktu aukera zabala, 11.000 erreferentzia baino gehiagorekin; denda berri honekin, Logroñon eskaintza eta deskontu oso lehiakorren eta prezio txikiko eskaintzen erreferente gisa aurkezten den katearen beste apustuetako bat.

Ordutegi zabala izango du supermerkatu berriak, 09:00etatik 21:30era, astelehenetik larunbatera, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko die bezeroei.

BUELTATU