COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2017 ABENDUA 11

1. argazkia

2017 ABENDUA 11      PRODUCTO LOCAL

BM Supermerkatuak eta LARSABI, Gabonetan bertako bildotsa kontsumitzearen alde

Gabonetako egun hauetan, ezinbesteko platera da bildotsa gure mahaietan; horregatik, BM Supermerkatuak eta LARSABI elkartea batu gara, Euskadin bertako bildotsa kontsumitzearen alde egiteko. Horretarako, hitzarmena sinatu dugu, Gabonetako kanpainan, elkarteko kide diren 32 abeltzainen bildots-haragiaren % 80 Euskadin kontsumi dadila lortzeko helburuz.

LARSABI latxa arrazako bildotsen zainketa eta merkaturatzea defendatzen eta zabaltzen duen erakundea da, eta elkarte horren bildotsen % 90 autonomia erkidegotik kanpo saltzen da. Hitzarmen horren bitartez, “gure konpromisoa da eskura ditugun bitarteko guztiak jartzea, ekoizpen ia osoa, % 80 inguru, hemen kontsumi dadin”, azaldu du Ion Uranga BM Supermerkatuetako Tokiko Ekoizpenaren Garapenerako buruak. Helburua da euskal ekoizleak babestea eta, horrekin, ahaleginak bateratzea, lehen sektorearen eta tokiko ekonomiaren onurarako.

LARSABIko lehendakari Mariano Imazek, berriz, adierazi du hitzarmen honek “elkartearen helburua indartzen” duela. “Latxa arrazako bildotsa ama-esnez bakarrik elikatzen dute gure artzainek, eta gure nahia da batez ere bertako kontsumitzaileek erostea; gure artzainen kalitate goreneko latxa bildotsak kontsumitzera animatzen ditugu erosleak".

BUELTATU