COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2016 EKAINA 17

1. argazkia

2016 EKAINA 17      KOLABORAZIOA

Kantabriako Elikagaien I. Sariketarekin kolaboratu dute BM Supermerkatuek

Sei enpresa saritu dituzte Landagune, Arrantza eta Elikadura Sailburutzak sustatutako Kantabriako Elikagaien Sariketan; BM Supermerkatuek sariketa horretan kolaboratu dute. Kantabriako Elikagaien Sariketaren lehenengo edizio honetan, nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresak eta profesionalak saritu dira, baita haien produktu eta lanaren bikaintasuna ere, sektorea babesteko eta ikusgarritasuna emateko helburuz.

Cafe Dromedario, Picasuelos de Cantabria, Grupo Consorcio, Chencho Gomez, Laboratorios Arroyo eta Jesus Sanchez sukaldaria izan dira sarituak, atzo, osteguna, ekainak 16, Torrelavegako ‘La Lechera' erakustazokan egindako ekitaldian.

53 hautagai aurkeztu ziren Kantabriako Elikagaien Sariketaren lehenengo edizio honetan, sei kategoriatan; horrek erakusten du dinamikoa eta etorkizun handikoa dela nekazaritzako elikagaien sektorea Kantabrian.

Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentea izan da saritu bakoitzari bere saria emateaz arduratu dena, eta aukera hori aprobetxatu du bere erkidegoko nekazaritzako elikagaien sektorearen kalitatea baloratzeko eta sektore horretako “profesional bikainak” goraipatzeko. Bere esanetan, “etorkizun handiko” sektorea da.

BM Supermerkatuentzako ohore handia da nekazaritzako elikagaien sektoreari balioa ematen dioten sariketa horretako epaimahaikide izatea, eta dagoeneko hurrengo ediziorako gogotsu gaude.

BUELTATU