
2019 URRIA 30 • EUSKAL ENPRESARI ONENA
Jose Ramon Fernandez de Barrena, 2018ko Euskal Enpresari Onena
Jose Ramon Fernandez de Barrena Uvesco Taldeko Zuzendari Nagusiak 2018ko Euskal Enpresari Onenaren saria jaso zuen astelehenean, urriak 28. Euskal Enpresa eta Gizartea Fundazioak eman dio sari hori, Euskal Enpresa Fundazioak antolatzen duen Euskal Enpresaren Gauaren XXVIII. edizioaren galaren barruan. Epaimahaiak nabarmendu zuen Uvescori, azkeneko hamarkadan, modu sendo eta eraginkorrean hedatzeko aukera eman dion negozio-eredua antolatzeko gaitasuna izan duen zuzendariak, benetako enpresa erraldoiek dominatzen duten banaketarena bezalako mundu batean. Gaur egun, 234 supermerkatu eta 5.000 langile inguru ditu Uvesco taldeak, eta aurten 770 milioi euro fakturatzeko aurreikuspena du.
Jose Ramonek eskerrak eman, eta saria banatu nahi izan zuen, “guzti honetan zerikusi handia izan duten pertsonekin: UVESCO eratu zuten pertsonekin, nire aurretik enpresaren zuzendaritzan egon zirenekin, egunez egun gauzak ahalik eta ondoen egiten eta gure bezeroei beti irribarre batekin arreta eskaintzen saiatzen diren enpresako langile guztiekin eta, batez ere, zuzendaritza-taldearekin”. Halaber, azpimarratu zuen Uvesco Taldearen hazkunde- eta arrakasta-ibilbidean funtsezkoa izan dela “gure estrategiari eta negozio-ereduari eustea, gure hedapen-politika indartzearen eta kalitatean, zerbitzuan eta tokian tokiko produktuak garatzean oinarritutako politika baten aldeko apustua eginez". Horri esker, urtean batez beste 8 supermerkatu ireki ditu Uvesco Taldeak, inbertsioak egin ahal izan ditu, eta beste enpresa batzuk berenganatu, hala nola Bizkaiko Ercoreca Supermerkatuak 2011n, Madrileko Gigante Supermerkatuak 2017an eta, berriki, Simply supermerkatuak Bizkaian. “Eragiketa horiek guztiak ezaugarri berari eutsiz egin ditugu, hots, kalitatean eta zerbitzuan oinarritzen den gure ereduari eutsiz”.