
2015 AZAROA 12 • ELIKADURA
Inguruko freskoenak
BM Supermerkatuetan beste denda bat inauguratu dugu, Erandioko hirugarrena. Astrabuduako Oleaga kaleko 3-5 zenbakietan dago, eta dagoeneko irekita dago, 09:00etatik 21:00etara, etenik gabeko ordutegiarekin.
700 metro koadro ditu, eta honako sekzioak: harategi-urdaitegia, frutategia, arrandegia itsaski-egostegiarekin, ogi-labea, parafarmazia eta produktu osasungarriena. 9.000 erreferentzia dauzka guztira, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua eskaintzen du.
Udalerriaren eta Eskuinaldeko Ibaiertzaren aldeko gure apustua indartu dugu eta, gainera, gure zerbitzu espezializatua finkatu. Produktu freskoen alde apustu egiten jarraitzen dugu, tokian tokiko gure ekoizleei esker. Horrela, arraina da supermerkatu honetako protagonista, egunero iristen baitzaigu Bizkaiko lonjetatik; Bizkaiko abeltzainek ekartzen digute haragia, eta barazkiak Bizkaiko baratzetatik datozkigu.
Astrabudua-Erandio BM supermerkatua ingurumenarekiko gure konpromisoaren eredu da; horrela, abantaila eta berritasun handiak dakartza, energia-aurrezpenari dagokionez. Kontsumo txikiko bonbillak eta fluoreszenteak, eta hotza kontserbatzeko teknologia aurreratueneko izozte-ganberak ditugu; horiei esker, supermerkatua askoz jasangarriagoa da. Gainera, Elikagaien Bankuarekin kolaboratuko du supermerkatu honek ere, taldeko gainerako establezimenduek egiten duten bezala.
Halaber, tokian tokiko ekonomiari laguntzen jarraitzen dugu, aberastasuna, balioa eta enplegua sortuz. Supermerkatu honekin, 91 ditu dagoeneko BMk Bizkaian, eta 1.500 laguni ematen die enplegua.
Laster irekiko ditugun dendak
Hau ez da Bizkaian irekiko dugun azken supermerkatua izango; izan ere, laster irekiko dugu Sarrikoko gure denda berria, Bilboko BM supermerkaturik handiena izango dena.