COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2015 ABUZTUA 21

1. argazkia

2015 ABUZTUA 21      HITZARMENA ERRONKARIKO KONTSEILUA

Hitzarmena Nafarroako Gobernuarekin eta Erronkariko Kontseilu Arautzailearekin

Bertako elikagaien aldeko apustua egitea, landaguneetan
sortzen den eta herriak bizirik irautea ahalbidetzen duen ekonomiaren
aldeko apustua egitea. Horixe da martxoaren 11n BM
Supermercadosen, Nafarroako Gobernuaren eta Erronkariko Kontseilu Arautzailearen
artean sinatutako hitzarmenaren helburua. Lankidetza-hitzarmen
horren bidez, Erronkari jatorri-deiturako gaztak sustatuko dira.
Hitzarmen horren sinadura ekintza Iruñeko BM Nuevo Artica supermerkatuan
egin zen eta bertan parte hartu zuten José Javier Esparzak, Landa
Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariak; Patxi Zalbak,
jatorri-deiturako presidenteak, eta José Ramón Fernández de Barrena gure
zuzendariak.
Akordio honen bidez beste urrats bat egin da Uvesco Taldearen eta INTIAReyno
Gourmet markaren artean ezarritako lankidetza iraunkorrean; izatez,
lankidetza hori 2012an hasi zen Nafarroako kalitateko produktuak sustatzeko
sinatutako Hitzarmenarekin, Reyno Gourmet.
Bestalde, Erronkari jatorri-deiturako presidenteak ziurtatu duenez, “lankidetza
hau etorkizunerako apustu argia da, eta aukera handia Erronkari jatorrideiturako
gaztak Uvesco ezarrita dagoen esparruetan sustatzeko”.
Era berean, gure zuzendari nagusiak adierazi zuenez, “akordio honen bidez,
jarraipena ematen diogu kalitatearen, produktu freskoen eta bertako ekoizleen
aldeko gure bideari. Hemen ekoizle paregabeak ditugu eta harro gaude
gurekin lan egiten dutelako. Erronkari jatorri-deiturak gure eskakizunak, gure
bezeroen eskakizunak, betetzen ditu, eta, ondorioz, haien arteko zubi izan nahi
dugu”.
Hitzarmen hori Foru Erkidegoko nekazaritza-elikagaien produktuak
sustatzeko Nafarroako Gobernuarekin lortutako akordioan biltzen da, Reyno
Gourmet. Abiapuntu horretatik, BM Supermercadosek ekoizle guztiak animatzen
ditu etorkizuna duen proiektu honekin bat egitera eta proiektuaren parte
izatera.
M Supermercadosek bere bezeroekin duen konpromisoa erabatekoa
da; hori dela eta, gero eta produktu sorta zabalagoa
jartzen du haien esku, guztien beharrak estaltzeko. Maiatzaren
27an Zeliakoen Eguna izan zen, eta BMk bezero horiei
produktu sorta zabala eskaintzeko lan egiten jarraitzen du. Izan ere, azken
hiru urteetan hirukoiztu egin da pertsona zeliakoentzako produktu egokien
kopurua; zeliakoentzako berariazko ia ehun produktu ditugu, gailetetatik, magdalenetatik
eta ogitik hasita edarietara edo pizza-oreetara. Ildo horretan, BMk
zeliakoentzako berariazko salgaiak dituzten sail espezializatuak sortu ditu,
merkatuko marka aitzindariekin eta garrantzitsuenekin.
BM Supermercadosek duela bi urte lankidetza-hitzarmena sinatu zuen
EZE Euskadiko Zeliakoen Elkartearekin; hitzarmenaren helburua zen, elkarte
horri laguntzea eta elkarlanean jardutea. Hortaz, EZE elkarteko bazkide guztiek
% 5eko beherapena dute BM txartelarekin egiten dituzten erosketa guztietan.
Horrez gain, elkarteko bazkideek guztira egindako kontsumoaren gaineko
% 0,7ko dohaintza egingo dio BMk elkarteari.
Zeliakoen Egunaren ospakizunen barruan, BM Supermercadosek EZE
elkartearekin lankidetzan jardun zuen Bilbon (maiatzaren 29an), Donostian
(maiatzaren 30ean) eta Gasteizen (maiatzaren 23an) egin ziren hiru festetan.
BMk puzgarriak jarri zituen etxeko txikiek jolasteko eta eguna ospatzeko.
Tokiko produktuen aldeko apustua
Tokiko ekoizleei laguntzea da BMren fi losofi aren zutabeetako bat,
eta apustu horri eusten dio duela 40 urte baino gehiago sortu zenetik.
Apustu horrek helburu bikoitza du: produktuen kalitatea eta
freskotasuna bermatzea –kateak konpromiso hori hartu du bere
bezeroekin– eta tokiko ekonomia manten dadin sustatzea.
Apustu horrek gora egin du Taldeak gora egin duen hein
berean, eta, apustu horren ondorioz, Nafarroako elikagaien
industriaren ia osotasunarekin egiten dugu lan. Ekoizle horiek
katearen ia 200 saltokiak hornitzen dituzte haien haragiarekin,
arrainarekin, frutekin eta barazkiekin.
Nabarmendu behar da BM Supermercadosen dauden 11.000
erreferentzietatik 800ek baino gehiagok Nafarroako jatorria dutela.

BUELTATU