COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2021 MAIATZA 11

1. argazkia

2021 MAIATZA 11      UVESCO

Guuk konpainiarekin bat egin dugu, gure supermerkatuen eraldaketa digitalean aurrera egiteko

Hitzarmena sinatu dugu Guuk telekomunikazioetako euskal operadorearekin, saltokiko erosketa-esperientzia hobetuko duten teknologiak ezarrita, gure supermerkatuen digitalizazioa bultzatzeko.

José Ramón Fernández de Barrena Uvesco Taldeko CEOak eta Guuk konpainiaren lehendakari Jon Ander de las Fuentesek sinatutako hitzarmena datozen hiru urteetarako Berrikuntza eta Digitalizatze Planaren abiapuntua izango da, Uvesco Taldearen estrategia digitala eta banaketaren sektorean proiektu aitzindarien aldeko Uvescoren apustua markatuko duena.

Hitzarmenaren barruan, Berrikuntzaren Behatokia ezartzea izango da lehenengo jarduketa, dendetako beharrak ezagutzeko, eta supermerkatuan aplika daitezkeen teknologiarekin lotutako joera, kontzeptu eta ideietan sakontzeko.

Balantzetan errealitate areagotua txertatzea, ilaretako itxarote-denborak murrizteko mekanismo digitalak erabiltzea, erosketa-prozesuak pertsonalizatzea eta produktuei buruzko informazio interesgarria eskainiko duten orga adimendunak ezartzea izango dira lan-ekosistema berri honetan jorratuko diren proposamenetako batzuk.

Halaber, hitzarmen horrek alde bien sinergiak eta gaitasuna aprobetxatzeko aukera emango du, BM Supermerkatuen eta SUPER AMARA-ko bezeroei eta langileei onura eta abantaila gehigarriak eskaintzeko, eta Guuk konpainiaren proiektu teknologikoaren hedapenari lagunduko dio, Euskadin eta Nafarroan.

BUELTATU