
2019 EKAINA 24 • FORMAKUNTZA
Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiriak jaso dituzte gure profesionalek
BM supermerkatuetako 13 profesionalek merkataritzaren sektoreko lehenengo ziurtagiri profesionalak jaso dituzte, esperientziaren aintzatespenaren bitartez. 2017an, akordioa egin genuen Eusko Jaurlaritzarekin, BM Supermerkatuetako profesionalen lantaldearen gaikuntza aitortzeko gure helburua betetzeko; horri esker, bere langileen esperientzia homologatzen duen enpresa bakarra gara merkataritzaren sektorean.
Merkataritza-jardueretako Erdi-mailako tituluari dagozkion ikasgaiak baliozkotzen ditu ziurtagiriak, eta sei urte baino gehiagoko esperientzia duten sekzioko arduradunei zuzenduta dago. Aitortutako gaikuntza hori lanbide heziketako ikasgelako 840 eskola-orduren baliokidea da, eta beren esperientzia eta prestakuntza osagarria egiaztatuta eskuratu dute arduradunek. Etorkizunera begira, ziklo horiei dagozkien modulu guztiak osatuz, Merkataritza-jardueretako Erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua lor daiteke. Gure asmoa da, titulazio ofizial baten bitartez, gure profesionalen prestakuntza eta ezagutza aitortzea. Aurreikuspenen arabera, 100 profesionalek baino gehiagok lortuko dute ziurtagiria datozen bi urteotan.
Hiru milioi euro baino gehiagoko inbertsioa Prestakuntzan
3.750.000 euro baino gehiagoko inbertsioa egingo dugu 2019. urte honetan, langile bakoitzeko 800 euroko batez besteko gastuarekin. Era horretan, prestatuta dauden baina beren jarduerarako araututako prestakuntzarik ez duten langileen lana eta esperientzia aitortzea da gure helburua. Gainera, BM Supermerkatuetako langileek lortutako ziurtagiria Euskadin ez ezik, Europa mailan ere homologatuta dago.
Ziurtagiri hori lortu da azkeneko urteotan Eusko Jaurlaritzaren eta BM Supermerkatuen arteko baterako lanari esker; helburua izan da enpresak eskatzen ari ziren behar bati erantzuna ematea eta merkataritzaren sektorean etorkizun oparoa izan dezakeen kolektibo bati ikusgarritasuna ematea.