COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2024 IRAILA 25

1. argazkia

2024 IRAILA 25      BM SUPERMERKATUAK

Elikadura-hondakinak % 15 murriztea aurreikusten duen plan bat jorratu du BMk

Irailaren 29an, Elikagaiak Xahutzearen gaineko Eguna dela-eta, BM Supermercados erakundeak prebentzioaren garrantzia indartzeaz gain, ekimen ezberdinak aurkeztu ditu alferrik galtzen dena % 15 murrizteko, horixe baita sektoreak egun duen erronketako bat.

 

Barne-eraldaketako plan batean murgilduta gaude, eta hainbat ekimen planteatzen dira eraginkorragoak izateko, elikagaiak alferrik galtzea saihesteko eta, horrela, gure ingurunean eragin positiboa izateko helburuarekin”, Amaia Ortiz de Elguea Uvesco Taldeko Iraunkortasuneko arduradunak adierazi duenaren arabera. “Era horretan, beste urrats bat emango dugu gizartearekiko eta pertsonen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetuko duten praktikekiko konpromisoari erreparatuta, gure ingurumena zaintzeaz gain”.

 

Ekintza horien artean nabarmentzekoa da iraungitzear dauden produktuak, gehienak galkorrak, supermerkatuetatik zuzenean ematea egunero. Sektorean ekimen aitzindaria eta berritzailea da, eta Madrilgo eta Bizkaiko BM establezimendu guztietan jarri da martxan. Era horretan, egunero, dohaintza egingo zaie dendetatik 16 jantoki eta fundazio soziali, eta datozen hilabeteetan gehiago izango dira. Ekimena Bizkaiko Oreka eta Madrilgo Phenix erakundeekin lortutako akordio baten bidez jarri da abian. Kolektibo onuradunekiko harremana kudeatzen dute, eta, horrela, elikagaiak ez alferrik galtzea eta beharra duten pertsonei laguntzea lortzen da.

 

Gainera, BMk % 40ra bitarteko deskontuak jartzen ditu bezeroen eskura, eta Too Good to Go aplikazioaren bidez esku hartzen du saltoki guztietan. Horri esker, bezeroek iraungitzear dauden eta kontsumo-baldintza ezin hobeetan aurkitzen diren produktuak eskuratzen dituzte prezio murriztuan. TGTGrekin egindako lankidetzaren ondorioz, azken bi urteetan 250 tona janari baino gehiago ez alferrik galtzea lortu du BMk. Ekintza horiei batu behar zaie Elikagaien Bankuekin egindako akordioa, plataforma logistikoen bidez produktuak emateko. Horrela, azken urtean, guztira, 566 tona lortu direnez, elikagaien emaile nagusietako bat izatera iritsi da.

 

Modu horretan, BMk elikagaien xahutzea minimizatzea aurreikusten du prebentzioaren eta aprobetxamenduaren bidez, eta hori hiru helbururekin: ekonomikoa, kontsumitzailearentzat aurrezteko ekimenak bultzatuz; soziala, kolektibo behartsuei lagunduz; eta ingurumenekoa, karbono-aztarna murriztuz.

 

Adimen artifiziala aprobetxamendua errazteko

Aldi berean, BM Supermercados erakundeak teknologia berriak eta adimen artifiziala ezartzea bultzatu du, eraginkortasuna eta zerbitzua hobetzeko eta baliabideak optimizatzeko, horrek ere xahutzea murrizten lagunduko baitu. Programa eragile horrek, Relex-en bitartez, hornikuntza zerbitzu-puntu bakoitzaren beharretara egokitzeko gai diren algoritmoak aplikatzen ditu; hau da, dendetan nahiz plataforma logistikoetan, datu-iturri egoki baten bidez (salmentak, stockak, etab.).

BUELTATU