
2018 EKAINA 25 • GLUTENIK GABE
BMk zeliakoekin duen konpromisoa Madrilera zabaldu du
Zeliakoen erronka nagusietako bat "glutenik gabeko” menu oso eta askotariko bat antolatzea da. Kolektibo horri konponbideak eskaintzeko konpromisoarekin, Madrilgo erkidegoko Zeliakoen eta Glutenarekiko Sentikorrak direnen Elkartearekin hitzarmen bat sinatu berri dugu eta, hitzarmen horri esker, elkarteko 9.000 familiek % 5eko beherapena izango dute BM Supermerkatuetan egiten dituzten erosketa guztietan. Horrez gain, bazkideek gure dendetan egiten dituzten erosketen zenbatekoaren % 0,7 elkarteak jasoko du.
Gaur egun, Madrilgoko erkidegoan dauden 13 BM establezimenduek glutenik gabeko 100 produktu baino gehiago eskaintzen dituzte, premia bereziak dituzten kolektiboentzako produktu gehiago jartzeko kateak hartu duen konpromisoari esker. Zeliakoentzako produktu egokiak dira, besteak beste gailetak, madalenak, ogia, edariak eta pizza-orea.
Elkarteko zuzendari Roberto Espinak hitzarmenaren balorazio positiboa egin du, adierazi du “erosketak egiteko abantailak baino” ez dituztela: “beherapena egingo digute eta horrek garrantzi handia du familien ekonomian; gainera, askotariko produktuak edukiko ditugu aukeran”.
Miguel Ángel Zamoranok, BMko Denden Kudeaketako eta Marketineko zuzendariak, azaldu du BM ingurunearekin engaiatuta dagoela eta helburua dela “gai berriak eskura jartzea, bezeroen premiei egokitze aldera, eta, horretarako, produktu osasungarriak eta janaria-alergiak dituztenentzako produktu egokiak eskaintzea”.
Hitzarmen horrez gain Euskal Herriko, Kantabriako eta Nafarroako zeliakoen elkarteekin ere baditugu hitzarmenak, eta erkidego horietan 1.600 familiak baino gehiagok dituzte erosteko abantailak BM establezimenduetan.