COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2024 OTSAILA 08

1. argazkia

2024 OTSAILA 08      EROSKETA

BMk sendotu egin du Madrilgo hedapena, 31 Hiber supermerkatu erosita

BM Supermerkatuen ikurrarekin jarduten duen Uvesco Taldea Super Hiber banaketa-taldea erosteko akordio batera iritsi da, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) baimena lortu ondoren behin-behinekoa izango den operazio batean. 31 supermerkatu eta abian den proiektu bat sartzen dira operazio horretan, Madrilgo Erkidegoan kokatuta daudena, eta 800 bat laguneko lantaldea, Uvescoko langile izatera pasatuko dena.

Operazio honekin, 79 supermerkatu izango ditu BMk Estatuko erdialdeko zonan. 2017az geroztik du taldeak presentzia zona horretan, Gigante katea erosi zuenetik, eta plataforma logistiko bat ere badu, Arroyomolinos udalerrian. Horrela, sendotu egin du bere hedapena erdialdeko zonan, Madrilgo Erkidegoko zortzigarren operadore gisa duen lekua indartuz.

Taldeak eskuratu dituen 31 Hiber supermerkatuek 31.000 metro koadro inguruko azalera dute, eta Erkidegoko hainbat udalerritan daude, hala nola Madrilen, Majadahondan, Leganesen, Parlan, Rivas-Vaciamadriden, Barajasen, Cobeñan, Tres Cantosen, El Molarren eta Alcala de Henaresen. Erosketa honi esker, Madrilen 66.000 metro koadro izatera iritsiko da BM.

Halaber, 110 milioi inguruko salmentak ere ekarriko ditu Hiber taldeak, BMk Estatu erdialdeko zonan lehendik dituenei gehituta, 300 milioi eurora iritsiko direnak Madrilen. Hiberreko langileak Uvescok Madrilgo Erkidegoan duen lantaldean sartuko dira; horri esker, 1.800 profesional baino gehiago izango ditu BMk zona horretan lanean. Supermerkatu berriak Taldean sartzen direnean, BM eredura egokituko dira; kalitatea, tokiko produktuekiko konpromisoa, zerbitzu bikaina eta produktu-aukera handia dira eredu horren oinarriak.

Jose Ramon Fernández de Barrena Uvesco Taldeko lehendakariaren esanetan, “gure eredua gure intereseko zonetan sendotzen jarraitzeko helburuarekin, Madrilgo Erkidegoan gure presentzia sendotzen eta hazten jarraitzeko aukera ikusi dugu Hiber taldean. Ia 50 urteko historia duen konpainia da Super Hiber, BMk duenarekin ezin hobeto ahokatzen den eredu komertziala duena, produktu freskoaren kalitatearen aldeko apustua egiten duena, tokiko produktuarekiko konpromisoa duena, produktu-aukera zabala bultzatzen duena –fabrikatzaile-marken aukera batez ere–, eta profesional bikainak dituena. Sinergia bikainak dauden bi konpainien artean; hala nola erosketa-zentral bereko kide gara –IFA–, eta haien proiektuari jarraitutasuna emateko konpromisoa hartzen dugu, haien eredua egungo gizartearen beharretara egokituta”. 

Angel Jareño Uvesco Taldeko CEOak zera adierazi du: “Ilusio handia dugu Hiber taldearen esperientzia gure denda-ereduan txertatzeko; berrikuntza, bezeroarenganako zerbitzua eta produktu freskoetan eta kalitatean oinarritzen den gure ezaugarri bereizgarriak indartuko ditugu, Madrilgo Erkidegoan dugun jardueraren bilakaera are gehiago bultzatuz”.

Gabriel Ruiz Super Hiberreko lehendakariak, bere aldetik, adierazi du “azkeneko garaietan, sektorearentzako gero eta funtsezkoagoa da enpresen bolumena; horregatik, etapa berri bati ekiteko beharra du Hiberrek, eta BMren eskutik egingo du; guk bezala, hurbileko eredua du taldeak, eta ingurunearen eta kalitatearen aldeko apustua egiten du. Horrela, indartu egingo ditu proiektua, dendak eta profesional-lantaldea”.

BUELTATU