
2019 URRIA 25 • BM DENDA BERRIA
BMk ehun dendaren langa gainditu du, Simplyrekin lortutako hitzarmenaren ondoren
BM Supermerkatuek hedatzen jarraitzen dute Bizkaian, 11 Simply establezimendu bereganatuta. Pasa den astean sinatu zuen taldeak hitzarmena Sabeco Banaketa enpresarekin, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) baimena eskuratu ondoren; hitzarmen horren bitartez, BM Supermerkatuak Uvesco Taldeko banaketa-kate liderrak hartu ditu dendak eta langile guztiak, 309 lagun guztira.
Eragiketa horren ondoren, 100 denda izango ditu dagoeneko BMk Bizkaian, eta 1.800 lagunez osatutako lantaldea, lau BM Shop frankiziez gain; horrela, probintzia honetan izango du kateak presentziarik handiena, bai establezimendu kopuruari, bai langile kopuruari dagokionez. Guztira, 11.800 metro koadroko azalera irabaziko du Uvesco Taldeak eragiketa horri esker, eta 170.600 metro koadro saltoki izatera iritsiko da.
Supermerkatu berriak
Bilbon, Barakaldon, Portugaleten eta Santurtzin daude dendak. Azaroko lehenengo hamabostaldian irekiko dira denda berriak BM Supermerkatuen kudeaketapean, bost fasetan, eta 11.000 erreferentzia izango dituzte, aurrez zituztenak baino % 25 gehiago. Gainera, 5 milioi euroko inbertsioa egingo du kateak supermerkatuak egokitzeko eta eraberritzeko; jendearentzako irekita dauden bitartean egingo dira lanok, eta 2020an amaituko dituzte.
Aldi berean, dagoeneko hasi dira trebakuntza-saioetan lantaldera sartuko diren 309 lagunak, BM Supermerkatuen funtzionamendu-prozesuak barnera ditzaten.
Dendak itxita egongo dira urriaren 21etik 28ra –kasuaren arabera–, espazioak BMren eredura egokitzeko lanak egiteko, eta azaroaren 5a eta 14a artean irekiko dituzte, BM Supermerkatuen ikurrarekin. Denda guztiek dituzte 600 eta 1.600 metro koadro artean, eta produktu freskoen artatutako sekzioak izango dituzte.