
2020 URTARRILA 23 • ENPLEGUA
BM Supermerkatuek eskaintzen dute sektoreko soldatarik handiena Madrilen eta Avilan
BM Supermerkatuek Madrilgo Autonomia Erkidegoko eta Avilako establezimenduetako profesional guztien soldatak igoko ditu 2020an; igoera horrekin, Madrilgo Autonomia Erkidegoko Elikadurako Merkataritzako Hitzarmen Kolektiboetan eta Avilako Merkataritza-jarduerarako Laneko Probintzia-hitzarmen Kolektiboan ezarritakoa baino % 36 handigoak izango dira soldatok, 2018-2021 aldirako sinatutako Enpresa Itunari esker. Hitzarmen horren arabera, BM Supermerkatuetako sekzioko profesionalek hileko 1.433 euro gordineko gutxieneko soldata izango dute bermatuta; era horretan, eta bigarren urtez jarraian, Madrilen sektoreko soldatarik handienak eskaintzen dituen enpresa izango da.
Horrela, bada, profesionalen lana eta esperientzia saritzeko helburua beteko dugu. 2021. urtera arte egongo da indarrean Enpresa Ituna, eta ordura arte, eta zonako bilakaera aurreikuspenen arabera mantentzen bada behintzat, BMk soldata-igoera gehiago egiteko asmoa du, sekzioko profesional bati, lau urteren buruan, 2018an baino % 45 soldata handiagoa izateko aukera emango diona.
BM Supermerkatuetako erdialdeko zonako Giza Baliabideetako arduradun Esther del Moralek dio “neurri honek taldeak Madril eta Avilako lantaldeekin hartutako konpromisoari erantzuten dio; gure ordainsariak, Hitzarmen edo Itun bidez, sektoreko handienak dira. Era horretan, gure profesionalak proiektu honetan erakusten ari diren profesionaltasuna eta bikaintasuna saritu nahi dugu. BMn aldea dago, eta gure profesionalak dira alde hori markatzen dutenak”.
Hasieran, 312 langilek osatzen zuen lantaldea; gaur egun, berriz, 411 dira; guztiek hartu dute parte BMk langile berri guztiei eskaintzen dizkien prestakuntza-planetan, taldearen funtzionamendu-prozesuen egunerokotasunera egokitu daitezen, eta sekzio bakoitzean zerbitzua profesionalizatzeko helburuz. Guztira, hainbat arlotako ehun bat ikastarotan hartu dute parte: bezeroarenganako arreta, elikagaien manipulazioa, nutrizioa, arriskuen prebentzioa, lantaldeen kudeaketa eta lidergoa izan dira, besteak beste, ikastaroetan jorratutako gaiak.