
2019 ABUZTUA 23 • BM DENDA BERRIA
BM supermerkatu berri bat irekiko dugu Hoyo Manzanaresen
BM Supermerkatuak erakundean beste urrats bat emango dugu Madrileko Erkidegoko gure hedapenarekin lotuta Hoyo de Manzanares herrian establezimendu berri bat irekita, zehazki, Hurtada kaleko 14. zenbakian. Hura abian jartzeko 2 milioi euroko inbertsioa burutu da, inguruneko aberastasun eta balioa sortzeari ekarpena eginez, eta helburutzat eremu horretara BM eredua eramatea izan duena, hiru zutabe hartuta oinarritzat: produktu freskoaren kalitatearen aldeko apustua, zerbitzu bikaina eta aukera anitza.
Hedapen-planaren barnean, era berean, Frontera kaleko denda ixtea aurreikusten da, 200 metro koadroko supermerkatu bat, askoz ere osatuagoa den establezimendu berri honek ordeztuko duena, izan ere, 750 metro koadroko salmenta-areto bat du, 53 plaza dituen doako parkinga eta baita ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune bat ere. Gainera, supermerkatua 23 pertsonez osatutako talde batek kudeatuko du. Horretarako, Frontera kaleko BM supermerkatuko lantaldea sartu eta harekin indartu da. Langile guztiek funtzio ezberdinetarako prestakuntza espezifikoa jaso dute, zerbitzu bikaina eskaintzen jarraitzeko xedez.
Halaber, aniztasunaren aldeko apustuarekin jarraitzen dugu, 10.000 erreferentzia ditugularik, produktu freskoa protagonistatzat hartuta. Horrela, arrandegiko arretadun mostradoreak, itsaskien egosketa-gunea, harategia eta txarkuteria ditu, eta baita fruta eta barazkien atal bat ere, zukutu berria den zuku-eskaintza batekin. Gainera, sukaldeko sekzio hautatu bat ere badu, lurrunetan prestatutako plater freskoekin, ontziratuta. Horrekin guztiarekin bezeroaren erosketa erraztu egin nahi da eta, beste alde batetik, kontsumo kalitatezko, osasuntsu eta osasungarria bultzatu eta sustatu.
BM berriaren multzoa okindegi eta ogirako labearekin, parafarmazia eta lurringintza atalekin, bodega zabal batekin eta maskoten gune batekin osatzen da, besteak beste. Ordutegi jarraitua izango du astelehenetik larunbatera 9:00-21:30 bitartean eta igandetan ere zabalik izango da 9:30-14:30 bitartean. Gainera etxera eramateko doako zerbitzua izango du.
Zentro berria ezagutarazte aldera abuztuaren 31ra bitartean BM Txartela duten bezeroek, 30 eurotik gorako erosketa bat eginda, beirazko pitxar bat eramango dute oparitan.