
2017 ABENDUA 18 • BM DENDA BERRIA
BM supermerkatu berria Iruñean
Aste honetako ostegunean, abenduak 21, BM supermerkatu berria irekiko dugu Iruñeko erdigunean, Bergamin kaleko 17. zenbakian. Establezimendu berri honekin, Nafarroan dugun presentzia eta hedapena handituko dugu; dagoeneko 25 establezimendu ditugu Nafarroan, horietako hiru aurten bertan inauguratu ditugunak: BM supermerkatu bat Zabalgunean, beste bat Olite kalean, eta Bergamin kalean irekiko dugun azken hau.
Hirugarren BM supermerkatu hau martxan jartzeko, bi milioi euroko inbertsioa egin da, eta 16 lanpostu sortu dira.
Garai bateko Mikael zinema-areto enblematikoetan dago establezimendu berria, eta 600 metro koadroko saltokia du; zerbitzu espezializatua eskaintzeko eta, produktuen kalitatea eta freskotasuna bermatzeko helburuz, bertako produktu freskoen aldeko apustua egiteko BMk duen konpromisoari jarraituko dio denda berriak.
Caparrosoko Mikel Alfonso Esquirozen baratzeko frutak eta barazkiak iritsiko dira egunero denda honetara; haragiaz, berriz, Oroz anaiak arduratuko dira, Tajonarren duten haztegiko txahal- eta behi-haragia ekarriko dute. Arrainari dagokionez, Kantauri itsasoko produktuak egongo dira, Getaria, Pasaia eta Hondarribiko portuetatik ekarritakoak.
Beste sekzio batzuk ere eskainiko zaizkie bezeroei, hala nola produktu osasungarriena, ardandegia, lurrindegia eta okindegia… 8.000 artikulu baino gehiago guztira. Berritasunak ere izango ditu, hala nola itsaski-egostegia eta zuku-makina; gainera, doaneko WIFI egongo da lokal osoan. Astelehenetik larunbatera egongo da zabalik, 09:00etatik 21:30era.