
2018 ABENDUA 18 • BM DENDA BERRIA
BM supermerkatu berria Hondarribian
Abenduaren 18an, asteazkena, irekiko ditu ateak Hondarribiako (Gipuzkoa) BM supermerkatu berriak. Kostako herri horretan BMk irekitzen duen bigarren supermerkatua da, eta Muliate bizitegi-zonako Kandido Saseta plazan dago.
Ia 1.000 metro koadro ditu establezimenduko saltokian, eta 11.000 erreferentzia inguru. Aipatzekoa da arrandegi sekzioa (itsaski-egostegiarekin) izango duela, frutategi sekzioa laranja-zuku egin berriarekin, harategia eta urdaitegia, ardandegia, elikadura osasungarriaren sekzioa, ogi-labea, parafarmazia eta lurrindegia.
Bertako produktu freskoa ere oinarri garrantzitsua izango da supermerkatu berri honetan, bertako hornitzaileekin egindako itunen eta Bertako zigiluaren bitartez. Horrela, bada, eguneko amu-legatza eskaini du establezimenduak, Hondarribiko Kofradiak hornitutakoa, eta Hondarribiko Legia baserriko frutak eta barazkiak.
Muliate BM berriak doaneko aparkalekua du bezeroentzako, 71 ibilgailurentzako lekua duena. Zerbitzu bikaina eskaintzeko gure konpromisoari jarraiki, sekzio ezberdinetarako eta bezeroarenganako arretarako trebatutako 18 lagunez osatutako lantaldeak zuzenduko du denda berria.
Irekiera berri honekin, 48 BM supermerkatu ditugu dagoeneko Gipuzkoan; lurralde horretan dugu gure egoitzetako bat eta bi plataforma logistiko ere.
BM berri hau 09:30etik 21:30era egongo da zabalik astelehenetik larunbatera; abenduaren 18tik 21era erosketak egiten dituzten bezeroek manta bat eta Hondarribia Arraun Elkartearen egutegi bat jasoko dute opari.