
2015 ABENDUA 17 • BM DENDA BERRIA
Agirre Lehendakari-ko BM berria ireki dugu: 1.400 m2, etxean bezala erosketak egiteko
Gaur ireki ditu ateak Bilboko BM supermerkatu handienak. Agirre Lehendakariaren Hiribideko 98. zenbakian dago, Sarriko auzoan, eta 1.400 metro koadroko salmenta-eremua dauka, taldeak Bizkaian daukan handiena.
Zerbitzu espezializatua eskaintzeko konpromisoa daukagu, eta tokian tokiko gure ekoizleen produktu freskoen aldeko apustua egiten dugu. Horregatik, eskaintzen dugunaren baitan, Bermeo eta Lezamako baserrietako frutak eta barazkiak eta Ondarroa eta Bermeoko arrainak; harategian, berriz, Urdulizko Jose Ignacio Zugazaga abeltzainaren behi- eta idi-haragia eros daiteke, eta Luis Thateren saltxitxak eta hanburgesak. Eskuragarri dituzue, besteak beste, Maria Isasi eta Larruz gaztandegietako askotariko gaztak eta Mardaras etxeko odolkiak ere.
10.000 erreferentzia baino gehiago, eta hainbat sekzio: produktu freskoen sekzioa, itsaski-haztegia eta -egostegia, ardandegia, produktu osasungarrien sekzioa, parafarmazia, prentsa, plater prestatuak eta okindegi sekzioa; horrekin guztiarekin, Sarrikoko BM hau da gure denda nagusia.
Astelehenetik larunbatera egongo da zabalik, 09:30etik 21:30era, eta 61 plazako aparkalekua dauka, bezeroentzako doanekoa. Metro-geltokiaren parean dago, unibertsitatetik oso gertu, eta Agirre Lehendakariaren Hiribideko 98. zenbakian eta Benidorm kaleko 2. zenbakian dauzka sarrerak.
Bizkaiko 92. supermerkatua da, eta Bilboko hogeita seigarrena; Bilboren eta Bizkaiaren alde egiten ari garen apustuaren eredu. Tokian tokiko ekonomiari laguntzen diogu, aberastasuna, balioa eta enplegua sortuz. Zortzi milioi euroko inbertsioa egin dugu denda berri horretan, BM Supermerkatuek Bizkaian inoiz egin duten handiena, eta 25 lanpostu sortu dira.
Eskaintza osatzeko, online denda estreinatu berri da, erosketak modu errazean egiteko aukera ematen diena bezeroei.
Etor zaitez bisitatzera!