
2016 MARTXOA 10 • BM DENDA BERRIA
Irungo zortzigarren BM supermerkatua irekitzera goaz
Establezimendu berria irekitzera goaz Irunen, orain dela 40 urte gure sorreraren lekuko izan zen hirian. Gipuzkoako udalerri horretan martxan jartzen dugun zortzigarren BM supermerkatua izango da eta, era horretan, tokiko ekonomiarako gure laguntza indartu nahi dugu, aberastasuna, balioa eta enplegua sortuta. Denda berri horrekin, 29 lanpostu berri sortu dugu, eta zazpi milioi euroko inbertsioa egin dugu.
Leandro Agirretxe plazako 1. zenbakian dago, Palmera Montero auzo etxea hartuko duen eraikinaren beheko solairuan; era horretan, Irungo auzo horretako jarduera komertzial eta ludikoan parte hartuko dugu. 1.400 metro koadroko salmenta-eremua dauka supermerkatuak, eta soilik bezeroentzako izango den 57 kotxerentzako aparkalekua. Gainera, astelehenetik larunbatera egongo da zabalik, 09:00etik 21:00era.
10.000 erreferentzia baino gehiago izango ditu apaletan, eta honako sekzioak: elikadura, osasuna, parafarmazia, drogeria, ardandegia eta okindegia; horrez gain, baita ohiko espazioak ere, hala nola, urdaitegia, harategia, arrandegia eta frutategia, tokian tokiko produktu freskoen nagusitasunaz, horixe baita gure denden ezaugarri nagusietakoa.
Horrela, bada, supermerkatu honetan Hondarribiko J. Ignacio Zunzundegiren Legia baserritik zuzenean ekarritako frutak eta barazkiak aurkituko dituzu; baita Hondarribiko kaitik datorren arraina ere; eta, haragiari dagokionez, Ataungo Maria Mercedes Sagastumeren haztegiko behi- eta idi-haragia erosteko aukera eskainiko du.
Berritasun gisa, supermerkatu honek informazio-gune digitala jartzen du bezeroen esku; gune horretan, errezetak, eguneratutako eskaintzak eta dendako sekzioei buruzko informazioa kontsulta daiteke. Doako Wifi konexioa ere izango dute bezeroek.
Ia 500 langile Irunen
Irun da BM Supermerkatuen jatorrizko hiria, eta hantxe dago gure azpiegiturarik handiena: egoitza, Uvescoren biltegi nagusia eta Araso plataforma; handik ematen zaie zerbitzua Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Errioxako taldeko denda guztiei. Eta orain, denda berri honen irekierarekin, zortzi BM supermerkatu ditugu dagoeneko Irunen, Anaka, San Migel, Antzaran, Mendibil, Portu, Behobia, Serapio Mugika eta orain Palmera Montero auzoetan.
Online ere aurkituko dituzu BM dendak. Nahi duzuen bezero guztiok egin ditzakezue zuen erosketak online bidez edozein lekutatik, dendara joan beharrik gabe; baita erosketa-zerrenda pertsonalizatuak egin ere, denbora aurrezteko eta zuen jaki-tokiak hobeto kontrolatzeko.