COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2017 URTARRILA 11

1. argazkia

2017 URTARRILA 11      BM DENDA BERRIA

Gasteizko BM supermerkaturik handiena irekitzera goaz

Lakuan dago denda hori (Wellington Dukea 25 – LAKUA CENTRO merkataritza-gunearen parean), eta urtarrilaren 12an egingo dugu inaugurazioa; BM Supermerkatuen Gasteizko zazpigarren denda izango da. 

1.400 metro koadroko azalera dauka, eta gure katearen Arabako handiena izango da. Denda berri hau irekitzeari esker, lanpostu berriak sortu dira, eta 2,5 milioi euroko inbertsioa egin da.

Dakizun bezala, BM Supermerkatuetan bertako produktuen aldeko apustua egiten dugu, eta denda berri honek ere konpromiso horri eutsiko dio, produktuen kalitatea eta freskotasuna bermatuko baititugu eta, aldi berean, tokian tokiko ekoizleak eta ekonomia babestuko ditugu.

BM denda berri honek sekzio ugari izango du: frutategia, harategia, arrandegia, urdaitegia, elikadura osasungarriaren sekzioa, parafarmazia eta ardandegia, besteak beste. Halaber, itsaski-egostegia, zukua norberak egiteko gailua, lurrindegia, labedun okindegia eta prentsa-kioskoa izango ditu.

Astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 09:00etatik 21:00etara, eta bezeroentzako 77 aparkaleku izango ditu, doan.

Espazio berri honetan Santikurutze Kanpezuko (Araba) Fernando eta Oier Quintanaren abeltegiko haragia, Pobeseko (Araba) Yolanda Vicente Martinen fruta, eta Hondarribi, Getaria, Pasaia eta Ondarroako arrain-saltokietako arrainak egongo dira salgai.

BUELTATU