COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2017 MARTXOA 30

1. argazkia

2017 MARTXOA 30      BM DENDA BERRIA

BM supermerkatu berria irekiko dugu Basurton

Apirilaren 6an irekiko dugu gure BM supermerkatu berria Bilboko Basurto auzoan. 400 metro koadroko lokala, Autonomia kaleko 67. Zenbakian dagoena, eta 11 profesionalez osatutako lantaldea izango duena, gure bezeroei erosketetan laguntzeko.

Bertako produktu freskoen erakusleihoa

Produktu freskoen aldeko gure apustuarekin jarraituko dugu espazio berri horretan ere, bertako ekoizleek eskaintzen diguten eguneroko zerbitzuari esker.  Horrela, bada, Urdulizko Jose Ignacio Zugazagaren abeltegiko haragia, eta Lemoizko Milagros Lasaren Ugartemendi baserriko, Lezamako Iban Bustinzaren Zugastiene baserriko, eta Bermeoko Langane baserriko frutak eta barazkiak izango dituzte gure bezeroek.

Gainera, 8.500 erreferentzia baino gehiagoko kalitatezko aukera zabala eskaintzen du supermerkatuak, eta sekzio osoak; harategia eta urdaitegia, fruta eta barazkien sekzioa, izoztutako produktuena, ardandegia, drogeria, lurrindegia eta okindegia.

Jakin nahi duzu zer ordutegi izango duen? Astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 09:00etatik 21:00etara, etenik gabe. Zure bisitaren zain izango gaituzu!

BUELTATU