
2017 AZAROA 29 • BM DENDA BERRIA
BM berria irekiko dugu Bilbo erdigunean
BM Supermerkatuetan Bilboren aldeko gure apustua indartu dugu, eta establezimendu berria irekiko dugu erdigunean, Juan de Ajuriagerra kaleko 27. zenbakian, Arte Ederren Museotik gertu. 1,5 milioi euroko inbertsioa egin dugu proiektu berri honetan, eta 13 lanpostu berri sortu ditugu; horrela, tokiko ekonomiari lagundu diogu, ingurune horretan aberastasuna, balioa eta enplegua sortuta.
Irekiera berri honekin, BM Supermerkatuak Bilboko establezimenduen buruan kokatzen da; izan ere, 26 saltoki ditugu dagoeneko hiri horretan, online dendaz gain. Supermerkatuak 600 metro koadroko saltokia du, eta BMren ereduaren beste adibide bat izango da, tokiko produktu freskoan, kalitatezko eskaintzan eta zerbitzu bikainean oinarritutakoa. Horrela, denda honetan ere produktu freskoaren aldeko apustua izango da protagonista, tokiko ekoizleenganako laguntasunaren bitartez; Urdulizko Jose Ignacio Zugazagaren abeltegiko produktuak, eta Bermeoko Longane baserriko eta Antton Olaizolaren Unanue Baserriko frutak eta barazkiak salduko ditugu. Halaber, Bermeoko eta Ondarroako portuekin lan egiten dugu zuzenean, arrandegi sekziorako.
Gainera, 8.500 erreferentzia eskainiko ditu supermerkatuak, eta beste sekzio batzuk ere izango ditu, hala nola produktu izoztuena, ardandegia, drogeria, lurrindegia, okindegia, etab. 09:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, astelehenetik larunbatera, eta erosketak etxera eramateko doaneko zerbitzua eskainiko du. Kotxez joaten diren bezeroek supermerkatu ondoko Frantzia garajean doan aparkatu ahal izango dute. Denda horrek digitalizazioko azkeneko berrikuntzak eskaintzen ditu; Wifia doan, eta BM txartela duten bezeroek BM Supermerkatuen aplikazio berria erabili ahal izango dute beren deskontu-baleak trukatzeko eta beren gailu mugikorretatik online bidezko erosketak egiteko.
Abenduaren 1etik (egun horretan irekiko dugu denda berria) abenduaren 4ra arte, bezero guztiek izango dute oparia, manta bat doan, bai eta beste eskaintza erakargarri batzuk ere. Etor zaitez Bilboko gure BM Supermerkatu berria ezagutzera!