
2018 APIRILA 26 • BM DENDA BERRIA
BM Cartagena supermerkatu berria ireki dugu, Madrilen
Espazioa goitik behera eraberritu ondoren, dagoeneko zabalik dago Madrilgo hiriguneko BM Cartagena supermerkatu berria. 1,5 milioi euroko inbertsioa egin da proiektu horretan; horrenbestez, BM eredura erabat egokitutako denda berria ireki dugu, lehen mailako markaz osatutako produktu-sorta zabala eskaintzen duena, eta produktu freskoak presentzia nabarmena hartzen duena.
Hogei lagunez osatutako lantaldea du establezimenduak, eta zerbitzu espezializatua eta arreta bikaina eta produktu-aukera zabala eta kalitatezkoa eskaintzeko BMk duen konpromisoaren bidea jorratzen jarraituko dute langileok etapa berri honetan, bertako produktu freskoen aldeko apustua eginez, horixe izango baita supermerkatuko protagonista. Horrela, langileek artatutako harategi eta urdaitegi sekzio osoak ditu espazio berriak, baita arrandegia ere –itsaski-egostegiarekin– eta fruta eta barazki sekzio osoa.
Honako hauek dira supermerkatuan aurki ditzakegun beste sekzio batzuk: ogi-labe propiodun okindegia, produktu osasungarrien sekzioa, lurrindegia eta parafarmazia, ardandegia, animalientzako elikagaiak… 8.000 erreferentzia, guztira. Bezeroentzako doaneko wifia ere eskaintzen du; gainera, BM Supermerkatuen aplikazioa erabil dezakete bezeroek, deskontuen abantailez eta eskaintza bereziez erosotasunez baliatzeko.
Cartagena kaleko 30. zenbakian dago denda, Salamanca barrutian, eta 09:00etatik 21:00etara egongo da irekita astelehenetik larunbatera, eta 10:00etatik 14:30era, berriz, igande eta jai-egunetan; bezeroei erosotasun handiagoa eskaintzeko asmoz, gainera, erosketak etxera eramateko zerbitzua ere eskaintzen du.