
2018 IRAILA 12 • BM DENDA BERRIA
1.000 m² BM supermerkatu berri bat Santanderko erdialdean
Santanderreko erdialdean ireki berri dugun BM supermerkatu berriak 1000 metro kuadroko zabalera du. Canalejas kaleko 11. zenbakian, Eskolapioen parean, aurkitzen den supermerkatua Kantabriako hiriburuan ditugun beste 7ei batzen zaie.
Dendaz 16 pertsonako lan-talde bat arduratuko da; haietatik 15 emakumeak dira. Proeiktu hau bideragarri egiteko 1.5 milloi euroko inbertsio egin dugu, lekuko ekonomiari aberastasuna, balioa eta enplegua bezalako ekarpenak eginez.
Supermerkatu hau gainera, zerbitzu espezializatu bat eskaintzeko hartutako konpromezuaren lekuko da, produktu freskoa, bertako ekoizleena lehenetsiz. Besteak beste, Sobako arana, Ramales de la Victoria, Junta de Voto, Polanco eta Valderredibleko abeltzainen txahal haragia; Golbardo (embutidos Meli)ko odolki, jija, tripaki edo saieski adobatua; Poteseko txorizo eta xolomoa; La Jarradilla, La Pasiega de Peñapelada, La Bien Aparecida, Las Garmillas eta La Sotorrañako gazta; La Ermita de San Pedroko jogurtak; Güemes, Cartes, Gama, Hinojedo, Orejo eta Hoz de Anero frutak; Santander, Santoña, San Vicente de la Barquera eta Laredoko portuetako arraina.
Canalejaseko BM supermerkatu berriak ohiko atalak izango ditu: frutadenda, harategia, haztegia eta itsaskiak egostekoa izango dituen arraindegia, upategi zabala, parafarmazia, okindegia, produktu osasuntsuak eta maskotak. Denda astelehenetik larunbatera egongo da irekia 09.00tatik 21.30tara eta erosketa etxera bidaltzeko zerbitzua eskaintzen du. Gainera zerbitzu hau dohakoa izango da urriaren 31ra arte zure erosketa edozein dela ere. Irailaren 13tik 17ra erosketa egitera etortzen zareten bezero guztientzat opari bat izango da eskuragarri.