COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2015 IRAILA 02

1. argazkia

2015 IRAILA 02      DENDA BERRIA IRUÑEAN

BM supermerkatu berria irekiko da Iruñeko garai bateko Iturrama zinemetan

BM Supermerkatuek estreinaldi berria dute; ostegunean, irailak 3, establezimendu berria irekiko dugu Iruñeko Iturrama zinema enblematikoak zeuden tokian. Produktu freskoak eta bertakoak izango dira protagonistak hemen ere; horregatik, supermerkatu berriaren inaugurazioan produktu freskoen lagin bat egongo da erakusgai dendaren ondoko plazan. Gainera, produktu freskoen hiru sorta zozkatuko ditugu.

Iturrama BM supermerkatu berriaren saltokiak 1.250 metro koadroko azalera dauka, 11.000 erreferentzia baino gehiago eskainiko ditu, eta 27 profesionalez osatutako lantaldeak jardungo du han lanean. Arrandegia, harategia, urdaitegia, frutategia, izozkien atala, elikadura osasungarriarena, ardandegia, lurrindegia, drogeria, parafarmazia eta plater prestatuen atala dauzka, eta ogia eta egunkariak ere salduko ditu; bestalde, telefono mugikorrak kargatzeko gune bat egongo da.Iturrama denda horrek, gainera, ordutegi jarraitua izango du, 09:00etatik 21:30era, astelehenetik igandera; 37 ibilgailurentzako aparkalekua izango du (doanekoa ordubeterako, 15 eurotik gorako erosketetarako; eta bi ordurako, 25 eurotik gorako erosketak egiten dituztenentzako), eta Erosketak Etxera eramateko doaneko Zerbitzua eskainiko die 60 eurotik gorako erosketak egiten dituzten bezeroei.

Bi milioi euroko inbertsioa egin da supermerkatu berri honetan; honela, dagoeneko 21 establezimendu dauzka BMk Nafarroan, eta 362 lagun denda horietan lanean.

Jaitsi gure liburuxka

BUELTATU