COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2019 EKAINA 05

1. argazkia

2019 EKAINA 05      KOLABORAZIOA

Aurten ere Eusko Label Ligako babesle ofizialak izango gara

Udaroko tradizioa da! Aurten ere ACTrekin batera arraunean egingo dugu; Eusko Label Liga traineruen txapelketa nagusiko babesle ofizialak izango gara.

Horrela, hirugarren urtez jarraian, BMren karpara etortzen den zale orok izango du bere traineru gogokoenaren zapiaren koloredun zapia eskuratzeko aukera; estropaden fan zoneeremuan egongo da gure karpa. Halaber, etxeko txikienentzako espazio bat ere izango dugu, gure puzgarrietan goza dezaten.

Miguel Angel Zamorano BM Supermerkatuen Dendak Kudeatzeko eta Marketin Zuzendaria eta Borja Rodrigo ACTko lehendakaria izan ziren hitzarmenaren jarraitutasunaren protagonista; Rodrigo pozik azaldu zen, lankidetza horrekin jarraitu ahal izateagatik.

Zamoranok, bestalde, gogora ekarri nahi izan zuen “gure den ororekiko”, bertakoarekiko eta gure ingurunearekiko konpromisoa indartu besterik ez dugula egiten babes honekin. “Oso gustura gaude, Kantauri itsasoko udan funtsezkoa den eta urtetik urtera gero eta jende gehiago erakartzen duen gertaera hau babesten jarraitzearekin”, gaineratu zuen BMko Marketin Zuzendariak.

Ekainaren 22an ekingo dio denboraldiari Eusko Label Ligak, Bilboko X. Banderarekin. 20 estropada jokatuko dira guztira uda osoan zehar, aurreko edizioetakoa baino egutegi osoagoarekin. Animatzen al zara BM Supermerkatuekin eta ACTrekin arraun egiten?

 

BUELTATU