
2016 ABUZTUA 30 • KOLABORAZIOA
BM Supermerkatuak Irungo Real Union taldearen babesle ofizial gisa jarraituko du
BM Supermerkatuak-en akordio bat sinatu berri dugu, eta horren bidez, Irungo Real Union taldearen babesle ofizial izaten jarraituko dugu. Akordioa urte honen hasieran inauguratu zuten Irungo Palmera Monteroren BM berrian sinatu dute, eta Uvesco taldeko zuzendari orokorra, Jose Ramon Fernandez de Barrena eta Irungo klub taldeko presidentea, Ricardo García, izan dira bertan.
Horrela, duela lau denboralditatik dugun akordioa berritu dugu, eta horren arabera, BM supermerkatuek beste hiru denboralditan jarraituko dute klub zuri-beltzaren eskutik, bai jakinarazpenetan eta publizitatean bai kirol jantzietan. Zentzu horretan, nobedade gisa, klubaren bigarren jantziak aldatu dira, eta hemendik aurrera, babeslearen koloreak izango ditu, hau da, horia eta urdina. Babeslea izateak, Stadium Gal zelaian BM Supermercados marka agertzea ere ekarriko du, karteletan eta harmailetan dauden publizitate-elementuetan.
Horrez gain, akordioak zenbait abantaila berezi ere ekartzen ditu BM Txartela duten klubeko bazkideentzat. Horrela, % 2,5eko deskontua aplikatu zaie BM supermerkatuetan egiten dituzten erosketa guztietan.
“Guretzat oso berezia da, horren bidez Irungo kirolaren alde egiten dugun apustua indartzen dugulako, eta batik bat, izaten ari den eta hurrengo hiru denboraldietan ematen jarraitzea espero dugun talde honen ondoan jarraitzeko aukera ematen digulako”, esan zuen Jose Ramon Fernandez de Barrenak, Uvesco taldeko zuzendari orokorrak. “BMren filosofiarekin bat dator, bertako produktuarekin konpromisoa dugulako. Gurea, hemengoa, zaindu behar dugu, kalitate onekoa delako. Eta hori da hain zuzen gure talde zuri-beltzarekin egin nahi duguna”.
Ez delako gauza bera edozein taldetakoa izatea eta Real Union taldekoa izatea. Aupa Union!