COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2025 MAIATZA 19

1. argazkia

2025 MAIATZA 19      BM SUPERMERKATUAK

Aurten 25 denda berri irekitzea eta berrikuntzan eta jasangarritasunean aurrerapenak egitea aurreikusten dugu

Inflazioa egonkortu den baina merkatuetan ziurgabetasuna nagusi den testuinguru batean, Uvesco Taldeak bost ardatzen bitartez bultzatuko du bere eredua 2025ean, kalitatean, tokian tokiko produktu freskoan eta espezializazioan oinarritzen dena. Honako hauek dira bost ardatz horiek: BM eredua hedatzeko eta garatzeko plana; tokian tokiko produktu freskoarekiko konpromisoa; lantaldea espezializatzearen eta trebatzearen aldeko apustua; bezeroa erdigunean jartzea, aurrezpena bultzatuz, deskontuetan inbertsioak eginda eta BM marka bultzatuta; eta berrikuntza eta teknologia ezartzea ardatz dinamizatzaile gisa, bai denden kudeaketa-prozesuetan eta logistikan, bai bezeroaren erosketa-esperientzian.

BM eredua hedatzeko eta garatzeko planak 25 proiektu berri abian jartzea aurreikusten du: zortzi Madrilen (bi inauguratu dira dagoeneko), bi Nafarroan (bat ireki da), beste bi Bizkaian, bat Kantabrian eta beste 12 frankizia (lehendabizikoa duela gutxi inauguratu da, Gipuzkoan). Horretarako, 40 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du Taldeak.

Bigarren ardatza da tokian tokiko produktu freskoarekiko konpromisoa, tokiko hornitzaileen lana bultzatuz, aliantzen bitartez. 2015erako erronka da tokian tokiko hornitzaileekiko kolaborazioa indartzea eta estutzea, erakusmahaietan presentzia handiagoa izan dezaten, eta hitzarmenak handitzen joatea, hornitzaile berriak gehituz eta tokiko produktuen eskaintza handituz.

Hirugarrenik, BM Supermerkatuek langileen espezializazioaren eta trebakuntzaren aldeko apustua bultzatzen jarraituko dute, baita lantaldea zaintzen eta hari balioa ematen ere. Laugarren ardatzari dagokionez, kontsumitzailearen premietara egokitzearen aldeko apustua indartuko du Taldeak, promozioak indartuz eta eskaintzak eta komunikazioak pertsonalizatuz, bezeroek gehiago aurreztu dezaten ekintzak bultzatuz, deskontuetan inbertsio gehiago eginda eta BM marka bultzatuta.

Eta, azkenik, bosgarren ardatzarekin, berrikuntza bultzatuko du, operazioetan eraginkortasuna indartzeko, lantaldeen lan-prozesuak hobetzen eta zerbitzuaren kalitatea eta erosketa-esperientzia indartzen jarraitzeko, teknologiaren eta digitalizazioaren bitartez. Jasangarritasunari dagokionez, lehentasunak izango dira, alde batetik, eraginkortasuna indartzea kate osoan, prozesuak hobetuz –hornikuntzatik hasi eta dendara arte– eta, bestetik, ekonomia zirkularra bultzatzea, elikagaiak alferrik ez galtzeko eta birziklapena indartzeko neurriekin.

BUELTATU