COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2025 MAIATZA 15

1. argazkia

2025 MAIATZA 15      UVESCO

% 10,6ko hazkunde errekorra 2024an, 1.186 euroko fakturazioarekin

Uvesco Taldeak bere hazkundearekin jarraitzen du, eta bere errekorra lortu du 2024an, fakturazioa % 10,6 handituta. Horrela, nazioarteko gatazkek, lehengaien kostuak garestitzeak eta inflazioak testuinguru zaila eragin duten arren, aurreko ekitaldia 1.186 milioi euroko salmenta gordinekin eta 7.142 laguneko lantaldearekin, 2024an beste 1.000 profesional sartu ondoren.

Hazkunde hori, alde batetik, Super Hiber banaketa-taldea Uvesco taldean sartzearen emaitza da; Madrilgo Erkidegoan kokatutako 31 supermerkatu ekarri baititu taldera. Eta, bestetik, BM eredua bultzatu izanaren emaitza; eredu hori kalitatean eta tokian tokiko produktu freskoarekiko konpromisoan, espezializazioaren eta lantaldearen trebakuntzaren aldeko apustuan, hedapen-plana bultzatzearen aldeko apustuan, bezeroen premietara egokitzean eta jasangarritasuna eta berrikuntza ezartzean oinarrituta dago. Era horretan, Taldeak finkatu egin du bere hedapena, baita erdialdeko zonan ere, eta gaur egun zortzigarren postuan dago Madrilgo Erkidegoko operadoreen artean.

Hedapen-planari dagokionez, Hiber supermerkatuen integrazioaz gain, beste 11 establezimendu ireki ziren: bat Gipuzkoan (Donostian), bi Bizkaian (Bilbon eta Barakaldon), bat Madrilgo Erkidegoan (Majadahonda) eta zortzi BM Shop frankizia, Gipuzkoan, Bizkaian, Nafarroan eta Madrilen. Azken batean, BM Supermerkatuak eta Super Amara kontuan hartuta, 336 supermerkaturekin itxi zuen 2024a Taldeak. (E-commerce plataformari dagokionez, % 16ko igoera izan du salmentetan. Plan hori guztia gauzatu ahal izateko, 34 milioi euroko inbertsioa egin da.

Bestalde, tokiko produktuekiko konpromisoa indartuta, hornitzaileekin kolaboratu eta haiek babestu ditugu, haien produktuak erakusmahaietan jarrita eta erreferentzia berriak gehituta. Horrela, 490 hornitzaile txiki baino gehiagoko sarea dugu, eta 2024an egindako erosketetan, 251 milioi euroko inbertsioa egin dugu.

Bezeroen premietara egokitzeko neurrien artean, nabarmentzekoa da –prezio-eskaintzez gain– 33 milioi euroko inbertsioa egin zuela Taldeak deskontu-baletan, erosketa-saskiaren prezioa jaisten laguntzeko; nabarmentzekoak dira asteroko % 30eko deskontuak produktu fresko sorta batean, bai eta kupoi pertsonalizatuak ere. Halaber, 2024an finkatu egin da BM marka, 1.200 erreferentziarekin, salmenten % 17 ordezkatuz; BM Selecta marka nabarmentzen da, kalitate handieneko produktuekin, batez ere hurbileko produktu freskoetan.

Espezializazioaren eta lantaldearen trebakuntza dira ereduaren beste ardatz bat; 2024an, gainera, Taldeak indartu egin nahi izan du ardatz hori, trebakuntzan 5,6 milioi euroko inbertsioa eginda, hau da, pertsona bakoitzeko 865 euroko inbertsioa. Horrek erreferente bihurtzen du bere ingurunean, enplegua sortzeari dagokionez.

BUELTATU