TOKIKO ETA SASOIKO PRODUKTUA
ELIKADURA OSASUNGARRIA ETA KALITATEZKOA
Uvesco Taldeak kalitate goreneko produktu freskoarekin duen konpromisoari esker, aliantzak eta hitzarmenak egin ditu inguruko 400 ekoizle baino gehiagorekin, eta hurbileko establezimenduetan banatzen dituzte beren produktuak.
Kalitatezko elikadura Uvesco Taldearen kudeaketaren zutabe garrantzitsuenetako bat da. Hori lortzeko, funtsezkoa da hornitzaileekin eta inguruko eragileekin aliantzak eta jardun-ildoak ezartzea. Gainera, harreman horrek iraunkorra eta bidezkoa izan behar du, merkataritza-prozesu osoan zehar.
Nazio Batuen GJH helburuak
Tokiko produktuaren aldeko apustu horren bidez, jasangarritasunarekin lotutako eta Nazio Batuen GJHetan bildutako hiru helburu nagusi betetzen dira:
Kalitatezko elikagaiak bermatzea eta herritarren artean ohitura osasungarriak sustatzea, lehen mailako produktuak eskaintzeko segurtasunarekin.
Tokiko ekonomia sustatzea, eta, gainera, harreman justua izatea, lehen sektorearen garapen iraunkorra ahalbidetuko duena.
Ingurumenean eragin negatiboa murriztea, produktu freskoak manipulatzeko, ontziratzeko eta garraiatzeko prozesuak ezabatuz.
Tokiko hornitzaileei egindako erosketak
Uvesco Taldeak kalitate goreneko produktu freskoaren alde hartutako konpromisoaren ondorioz, inguruko ekoizleekin itunak eta akordioak egin ditu. Batetik, lehen sektorearekin, bere supermerkatuetatik hurbil dauden produktuak salerosteko, eta, bestetik, Kantauriko hainbat arrantzaleen kofradiarekin, bere lonjetako arraina egunero merkaturatzeko.
Taldeak zuzeneko akordioak ditu, 400 nekazari, abeltzain eta elaboratzaile txiki baino gehiagorekin (gaztak, eztia eta sagardoa), eta inguruko establezimenduetan banatzen dituzte produktuak -horietako batzuk egunero eta zuzenean-. Lankidetza estu horri esker, Taldeak kalitatezko Km 0 produktuak bermatzen dizkie bezeroei, zerbitzuan ahalik eta freskotasun eta berehalakotasun handienarekin. Gure hornitzaileen % 40ak 20 urte baino gehiago daramatza Uvescorekin lanean.
Halaber, azken urteotan bere aliantza-sarea zabaltzen jarraitzeko asmoz, Taldea belaunaldien arteko erreleboaren aldeko apustua egiten ari da, nekazaritza- eta abeltzaintza-sektoreko ekintzaile gazteak sustatuz eta lagunduz. Horrekin, lankidetza berriak bilatu nahi dira, lehendik daudenetara zabalduko direnak eta, gainera, tokiko eta familiako ekoizpen txikien mantentzea sustatu eta bermatuko dutenak.
Aliantzak eta akordioak
Uvesco Taldeak honako akordio hauek ditu:
Aliantzak eta akordioak
Uvesco Taldeak akordio hauek ditu nekazari, abeltzain, eleboratzaile eta arrantzale txikiekin
ONDARROAKO ARRANTZALEEN KOFRADIA
Amuko legatza merkaturatzeko.
LASARBI ABELTZAINEN ELKARTEA
Ardi latxaren bildotsa merkaturatzeko.
EUSKADIKO UNTXI EKOIZLEEN FEDERAZIOA
Euskal Herriko tokiko untxiaren haragiaren kontsumoa sustatu eta bultzatzeko, BM Bertako Untxia zigiluaren pean.
HONDARRIBIKO DONE PEDRO MARINELEN KOFRADIA
Amuko legatza eta merlenka esklusiban merkaturatzeko.
IDIAZABAL JI, ERRONKARI JI ETA IDIAZABALGO MENDIKO GAZTA
Gaztaren lehen sektoreari laguntzeko, Jatorri Izendapeneko hornidura sustatzeko, kalitate bermatua eskainiz.
SANTOÑAKO ETA LAREDOKO ARRANTZALEEN KOFRADIA
Kantauriko eta kanpainako arrainak salerosteko.
MADRILGO NEKAZARIAK VILLA DE PRADO
Supermerkatuei barazkiak zuzenean saltzeko.
Kantauriko portu nagusiekiko eguneroko harremana
Gainera, egunero harremanak ditu Kantauriko portu nagusiekin: Hondarribia, Ondarroa, Bermeo, Santander, Santoña, Laredo, Castro Urdiales eta San Vicente de la Barquera. Horrek tokiko lonja horien jarduera ekonomikoa sustatzen laguntzen du, eta lehen mailako produktu bat bermatzen du establezimendu guztietako arrandegietan.
“Nirea” konpromisoa
Halaber, 2014. urtetik, Lehen Sektorea Sustatzeko eta Euskadiko Landa eta Itsasertza Biziberritzeko Eusko Jaurlaritzaren “Nirea” konpromisoari atxikita dago Taldea.
Madrilgo sasoiko barazki freskoen zuzeneko zerbitzua
Bestalde, sasoiko barazki freskoen zuzeneko zerbitzuaren eredua ezarri da Madrilgo establezimendu gehienetan, Taldeak beste lurralde batzuetan duen joeraren ildotik. Jatorri-aukeraren handitze hori Madrilgo patatarekin ere handitu da. Lan hori egiteko, ezinbestekoa izan da Madrilgo landa-garapenaz arduratzen diren erakunde eta organismo publiko eta pribatuekin harremanetan jartzea, Madrilgo Erkidegoko Nekazaritzako Elikagaien Sektorearen Garapena eta Iraunkortasuna Sustatzeko Jarduera Protokoloari atxikiz formalizatu baita.
Tokiko hornitzaileei laguntza indartzeko ekintzak
Kontaktua indartzea, produktu-soberakinei irteera emateko -produktu-aukera zabalduz, zerbitzua supermerkatu gehiagori irekiz eta eskaintzak sustatuz-.
Hornitzaile edo elaboratzaile berriekin harremanetan jartzea.
Zuzeneko salerosketako sareak gaitzea, soberakinei irteera emateko, prozesu administratiboak eta logistikoak arinduz.
Eusko Jaurlaritzarekin, EAEko hiru foru aldundiekin eta HAZIrekin lankidetzan aritzea, euskal ekoizleen soberakinei beren saltokien bidez irteera emateko.
Tokiko produktuak sustatzeko kanpainetan parte hartzea: “Alimentos de Madrid”, ASEACAMekin eta Madrilgo Erkidegoko Ingurumen eta Nekazaritza Sailarekin lankidetzan; “Vinos de Madrid”, Madrilgo Jatorri Izendapenarekin; eta Arabako Errioxako Ardoak sustatzea.
BM Foroa Donostian egitea, tokiko 150 hornitzaile baino gehiago bilduz, sektorearen kezkak eta erronkak partekatzeko eta bateratzeko.
TOKIKO ETA SASOIKO PRODUKTUA
Elikadura osasungarria eta kalitatezkoa
