Komunitatearekiko ekintzak
Batasun-lokarriak ezartzen ditugu
Gure supermerkatuen bidez ―gizartearekiko kanal zuzena eta gertukoa―, batasun-lokarriak ezartzen ditugu gizarte-, kultura- eta kirol-arloko kolektiboekin. Horrela aktiboki parte har dezakegu herritarren bizitzan, balioa emanez eta gizarte-inpaktua sortuz.
Kolektiboekiko konpromiso hori oso zabala da, eta “neurrira” egindako ekintza eta plan ugari hartzen ditu barne, jarduera motaren eta hura garatzen den ingurunearen arabera. Besteak beste, kirol-jardueretan, kirol-probetan eta herri-partaidetzako topaketetan parte hartzen du, hitzarmenak egiten ditu kirol-klubekin… Parte hartzen dugun jarduera guztien izendatzaile komuna bizi-estilo osasuntsua sustatzea edo komunitatean kultura-loturak garatzea da.
Era berean, hitzarmen bat dugu elikagaien bankuekin eta, hitzarmen horren bidez, urtero 300 tona elikagai baino gehiago ematen dizkiegu bazterturiko gizataldeei. Horrela, gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa sortzen laguntzen dugu.
Familia ugariek eta zeliakoen kolektiboek beren elikadurarako eta osasunerako laguntza aurkitzen dute gure establezimenduetan; izan ere, deskontu espezifikoak izaten dituzte, erosketa-saskian nabarmen aurreztu ahal izateko.