Abiarazi berri da Kantauri itsasoko legatzaren kanpaina, eta oso gertutik jarraitu nahi genuen, zuei produktu freskorik onena eskaintzeko. Horregatik, hitzarmena sinatu dugu Ondarroako Kofradiarekin; hitzarmen horren bitartez, aurtengo kanpainan Ondarroako Kofradiako itsasontziek harrapatutako Kantauri itsasoko legatza esklusiban salduko dugu.
Ion Uranga Uvesco Taldeko Bertako Produktuaren Garapeneko buruak eta Ondarroako Arrantzaleen Kofradiako zenbait armadorerekin (Aitor Bilbao eta Juan Ramon Badiola); haiekin batera egon da Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendaria ere.
Hitzarmen horri esker, aurrerantzean, eta kanpaina osoan zehar, itsasontzi horiek arrantzatutako eguneko legatza jarriko dugu salgai BM Supermerkatuetan.
Itsasontziak gure kostaldean horren estimatua eta ohikoa den arrain hori harrapatzera irteten dira itsasora, eta egunean bertan itzultzen dira portura arrantzaleak; horrela, bermatuta dago produktuaren freskotasuna, egunean egunekoa saltzen baita.
Hitzarmen honek BM Supermerkatuetan gure bezeroei bertako kalitatezko produktu freskoak eskaintzearen aldeko apustuari eusten diogu eta, aldi berean, bertako ekonomiari eta arrantzaleei laguntzen diegu.