COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO
 

Inpaktuak erronka orokorretan
Gizarte Erantzukizunaren gure Estrategia

Gure jardueraren inpaktu guztiak Gizarte Erantzukizunaren gure Estrategian sartzen dira. Estrategia horretarako, Nazio Batuek 2015ean definitutako Garapen Jasangarrirako hamazazpi Helburuak (GJH) hartu ditugu erreferentziatzat. Helburu horiek hobetu edo esku hartu beharreko inpaktu sozialeko eremuak zehazten dituzte, mundu bidezkoagoa lortzeko.

Uvesco Taldean, GJH horietatik lehentasunezkoak zein diren aztertu dugu, betiere estrategian duten eragina eta gure interes-taldeentzat duten garrantzia kontuan hartuta. Horrela, gure jarduerak inpaktu gehien duen zazpi helburuak (GJH) hauteman ditugu:

  • 1. helburua
    Pobrezia desagertzea
  • 3. helburua
    Osasuna eta ongizatea
  • 5. helburua
    Genero-berdintasuna
  • 7. helburua
    Energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea
  • 8. helburua
    Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
  • 11. helburua
    Hiri eta komunitate jasangarriak
  • 12. helburua
    Ekoizpena eta kontsumo arduratsua
GJH IKONOAK


1. POBREZIA DESAGERTZEA

  • Ekarpenak elikagaien bankuetara.
  • Deskontuak familia ugarientzat.
  • Kolektibo zaurgarrienei maskarak erostea.
  • Ostalaritzaren sektoreari laguntzea, COVID-19aren eraginezko egoeran.
  • Adinekoentzako arreta zerbitzua.
  • Nekazaritzako elikagaien sektorean gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuak.
  • COVID-19aren ondoriozko egoera honetan, plantilla indartzea.


3. OSASUNA ETA ONGIZATEA

  • Deskontuak zeliakoentzat.
  • Gizarte onurak enplegatuentzat.
  • Elikadura osasungarriaren sustapena.
  • Bularreko minbiziarekiko sentsibilizazioa.
  • Pertsonen segurtasunean inbertitzea. COVID-19ari aurre egiteko neurriak.
  • Online zerbitzua zabaltzea, COVID-19aren ondoriozko egoeran hornitu ahal izateko.
  • Online prestakuntza langileentzat.
  • Aisialdiko erronkak konfinamenduan: “Superreko heroiak”,  “Uvesco Kopa”, “Trivial jolasa”.
  • “Zainduz bizi” programa, langileen osasuna zaintzeko.
  • Langileentzako laguntza sanitarioko eta emozionaleko zerbitzua, konfinamenduan zehar.


5. GENERO-BERDINTASUNA

  • Emakumeak kontratatzea eta ordainsariak parekatzea.
  • Enplegatuen barne sustapena.
  • Familia bateragarri egiteko COVID-19 garaiko neurri bereziak: ordutegiak egokitzea, eszedentziak, txanda aldaketak eta telelana.
  • Emakumeen barne sustapena, honako programa honen barruan: “Zuk ere egin dezakezu”.


7. ENERGIA ESKURAGARRIA ETA EZ-KUTSATZAILEA

  • Energia eraginkortasuna dendetan, bulegoetan eta logistikan.
  • Energia % 100 berriztagarria kontsumitzea.
  • LED argiztapena berritzea eta hozte ekipoak hobetzea, dendetan eta bulegoetan.


8. LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA

  • % 10eko deskontua erosketetan, enplegatuentzat.
  • Tokiko gauzak erostea bultzatzea eta erosketa mota horren garapenari bultzada bat ematea.
  • Epe luzerako ikuspegia, hornitzaileekin eta frankiziadunekin.
  • I+G+b inbertsioak.
  • Banaketa solidarioa garraiolariei, planta logistikoetan.
  • COVID-19aren eraginezko konpentsazio neurri bereziak, langileentzat.


11. HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK

  • Bertako kausa solidarioekin inplikatzea.
  • Furgonetan % 30 etxez etxeko zerbitzuko furgoneta elektrikoak izatea eta azken miliako bizikletak erabiltzea.
  • Gidatze eraginkorra.
  • Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak.


12. EKOIZPENA ETA KONTSUMO ARDURATSUA

  • Hondakinen balorizazioa.
  • Energiaren kontsumo eraginkorra.
  • Hondakinak murriztea.
  • Iraungitze datak kontrolatzeko programa.
  • Ordainagiri digitala, paperaren erabilera murrizteko.
  • Plastikozko poltsak desagerraraztea eta ontziak murriztea.

BUELTATU